Bilboko Udalak bi igogailu publiko berri abian jarri ditu Artazubekoan
Proiektuaren aurrekontua 1.065.375,62 eurokoa (BEZik gabe) izan da
Bilboko Udalak bi igogailu publiko berri abian jarri ditu Errekalden. Proiektuaren aurrekontua 1.065.375,62 eurokoa (BEZik gabe) izan da, eta lanak bederatzi hilabeteko epean burutu dira. Igogailu horiek nabarmen hobetuko dute Errekaldeko oinezkoen irisgarritasuna eta mugikortasun bertikala.
Artazubekoa etxaldea A-8 autobiaren trazaduraren (auzoko goiko aldea) eta Errekalde-Larraskitu errepidearen (beheko aldea) arteko desnibela irudikatzen duen maldan dago. Kale paralelo batzuek osatzen dute zona hori, eta kale horien artean desnibel handia dago. Zehazki, eremuaren beheko eta goiko aldeen artean ia 18 metroko desnibela dago.
Horregatik, igogailu berriek etxaldearen irisgarritasuna nabarmen hobetzea ekarriko dute, auzoko plataformen artean komunikazio-ardatz irisgarri bat sortu baita. Orain arte, maldak igo eta jaisteko, eskailerak eta arrapalak baino ez zeuden.
Zehazki, lehenengo igogailua Artazubekoa etxaldearen beheko aldean dago, 30. atariaren ondoan dagoen ezpondan; 7,26 metroko desnibela gainditzen du, eta 180º-ko bi geraleku ditu. Igogailuaren goiko irteera eta orain arteko bidea metalezko pasabide baten bidez lotzen dira, zeina 15,72 metro luze baita.
Auzoaren goiko aldean, komunikazio-ardatz irisgarriarekin jarraitzeko, beste igogailu bat eraiki da, 29. atariaren ondoan dagoen zabalgunean. Igogailu horrek ere 180º-ko bi geraleku ditu, eta 8,9 metroko desnibela gainditzen du. Kasu honetan, igogailuaren goiko irteera eta orain dagoen bidea 9,11 metro luzeko metalezko pasabide baten bidez lotzen dira.
Egituraren aldetik, igogailu biak nukleo bertikal baten bidez gauzatzen dira, egitura metaliko batekin eta beira laminatuz estalita. Igogailu biek 13 lagunentzako edukiera dute, eta bideoz zainduta daude eguneko 24 orduetan.
Gainera, modu osagarrian, espaloi irisgarri bat egin da, bigarren igogailuaren goiko irteera eta autobidearen gaineko pasabidea lotzen dituena.
MUGIKORTASUN BERTIKALA
Igogailu horiek zenbatuta, dagoeneko 70 elementu bertikal publiko daude martxan urian. Gainera, beste igogailu-obra batzuk exekutatzen ari dira: bi Solokoetxen –obra amaitzear dago– eta igogailu inklinatu bat Masustegin.
Horrez gain, beste hiru igogailu lizitazio-fasean daude: bi Zurbaranbarrin eta beste bat Harrobi plazaren eta Kontzezio kalearen artean, San Frantziskon.
EUROPAREN FINANTZAKETA
Garate kalearen inguruko igogailu biak eraikitzeko, Europaren finantzaketa jaso da. Hain zuzen, 919.380,97 euroko dirulaguntza jaso da, Emisio txikiko eremuak ezartzeko eta hiri-garraioaren eraldaketa digital eta jasangarria egiteko udalerriei laguntzak emateko programaren esparruan, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan.
Temas
Más en Bilbao
-
Manual de Aste Nagusia: lo imprescindible que debes saber para disfrutar de las fiestas
-
“Alguna vez se ha encontrado comida ilegal en alcantarillas durante Aste Nagusia”
-
Itziar Urtasun: “Nosotros estamos sujetos a responsabilidades que Bilboko Konpartsak no tiene”
-
El original reto de un influencer bilbaino para Aste Nagusia: encontrar latas con dinero escondido