Bilbao Basketek etxean jokatzen dituen partida guztietan bezala, Bilbobusek Miribillara joatea erraztuko du behin-behineko linea berezi batekin. Ohi moduan, linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko. Ekimen honekin publikoaren artean garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du Bilboko Udalak.

Horrela, bada, bihar, igandean, Surne Bilbao Basket-Valencia BC partida dela eta, 12:30ean, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 11:30etatik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Bestalde, partidaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean, Bilbobusen estekan konkretuki.