Isabel Pantojaren kontzertura joateko zerbitzu berezia eskainiko du Bilbobusek
Bilbao Basketek etxean jokatzen dituen partidetan edota Bilbao Arenan egitzen diren kontzertuetan egin ohi bezala, Bilbobusek zerbitzu berezi bat eskainiko du larunbat honetan, urtarrilaren 13an iluntzean, Plaza Biribiletik Miribillaraino joateko. Neurri honekin Bilboko Udalak zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du, metro-geralekurik ez duen auzo batera joateko autoa ez den beste garraio-aukera bat eskaintzen duen bitartean.
Horrela, Isabel Pantojaren kontzertua dela eta, gaueko 21:00etan, E7 linea 10 minuturo abiatuko da Plaza Biribiletik kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 20:00etatik) eta ekitaldia amaitzean.
Bestalde, kontzertuaren ondorengo minutuetan, G5 autobus-lineak ibilbidea aldatuko du, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Informazio gehiago behar izatekotan, erabiltzaileek hurrengo moduetan lortu ahal izango dute: geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean, Bilbobusen atalean konkretuki. Esan bezala, Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du.
Temas
Más en Bilbao
-
‘Karola’, el barco dragón que impulsa la fuerza de las mujeres en la lucha contra el cáncer
-
Un juzgado de Bilbao condena a tres empresas a indemnizar a la familia de un fallecido por amianto
-
Hauek dira 'Artistak Egoitzan' programaren hiru proiektu irabazleak
-
El arroz, un ingrediente clave en la receta de la diversidad cultural en Bilbao