Ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina abiaraziko du Bilboko Udaltzaingoak
Bilboko Udaltzaingoak martxan jarriko du urian ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina berri bat, Euskadiko BIde Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoaren barruan antolatuta dagoena. Kanpaina asteazken honetan bertan abiaraziko da, eta hurrengo igandera arte luzatuko da.
Horrela, Bilboko Udaltzaingoak egunero batez beste lau kontrol egingo ditu kanpainaren egunetan, urian baimendutako abiadura zenbat ibilgailuk gainditzen duten ikusteko. Era berean, radarretan ezarritako muga gainditzen dutenak salatuko dituzte.
Kasu batzuetan, udaltzainek unean bertan jakinaraziko diote arau-hausleari, kanpaina dibulgaitzailea baita. Horrekin, gidatzean duten erantzukizunaz jabetu daitezela lortu nahi da. Besteetan, aldiz, jakinarazpena etxean jasoko dute.
Bestalde, Bilboko Udaltzaingoaren Segurtasunaren Dibisioan jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira, estatistikak egite aldera, eta datuak horretarako aldez aurretik ezarritako adierazle batzuetara egokituko dira.
Gogoan izan behar da abiadura orduko 30 kilometrora murrizteak zuzeneko eragina duela harrapatze bat izanez gero izaten diren lesioen larritasunean, bai eta heriotza-arriskuan ere, talkaren energia txikiagoa delako eta balaztatze-distantzia txikiagoa delako.
Abiaduraren murrizketa hori Bilboko erdigune osoan ezarri zen 2020ko irailean.
Gainera, araudiaren arabera, 2021eko maiatzaren 11tik aurrera, abiadura-murrizketa hauek aplikatzen hasi ziren Estatuko gainerako erkidegoetan:
- Orduko 20 kilometro, galtzada eta espaloia plataforma bakarrean dauden bideetan.
- Orduko 30 kilometro, noranzko bakoitzeko errei bakarra dagoen bideetan.
- Orduko 50 kilometro, noranzko bakoitzeko errei bi edo gehiago dauden bideetan.
2022an egindako kanpainetako datuak
Iaz Bilboko Udaltzaingoak abiadura kontrolatzeko hainbat kanpaina egin zituen; horietan 203.000 ibilgailu kontrolatu eta 467 salaketa jarri zituen, hau da, kontrolatutako ibilgailuen % 0,23 salatu zituen.
Temas
Más en Bilbao
-
Hasta 15.000 euros por dormir en Bilbao el día de la final de la Europa League
-
BilbaoBizi paraliza el servicio del 31 de mayo al 15 de junio para sustituir las bicicletas
-
Betolaza estrena una nueva plaza para eventos del barrio
-
Fiesta Disney en Bilbao con canciones de High School Musical o El Rey León