Datorren asteazkenean, abenduaren 13an, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, 'Bidebarrieta zientifikoa' zikloa itzuliko da Bidebarrieta Kulturgunera hitzordu berri bat eskainiz. Ohi bezala, ekitaldia liburutegiko areto nagusian egingo da.
Glutenarekiko intolerantzia bizitza osoan irauten du eta, gaur egun, herritarren %1-i eragiten dio. Gainera, detekzio protokoloak hobetu diren heinean, pertsona gehiagok jakin dute glutenarekiko intolerantzia daukatela. Horren ondorioz, glutena daukaten elikagaien inguruko informazio nahia ere handitu da eta horrelako elikagaien ustezko onuren inguruko eztabaida eman da. Glutenik gabeko dietak osasungarriagoak al dira?
Zalantza hori eta proteina honekin lotutako beste hainbat Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldien saio berrian argituko ditu Jonatan Miranda UPV/EHUko eta Elikagaien Zientzietako Saileko irakasle titular eta Gluten3S Ikerketa Taldeko kideak, "Glutenik gabeko elikagaiak: egia besterik ez" izenpean.
Jonatan Miranda UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientzietako saileko irakasle titularra eta Gluten3S Ikerketa Taldeko kidea da. Gaur egun Zientzia eta Berrikuntza Ministerioko Appinbread-3S proiektuaren ikertzaile nagusia da eta glutenik gabeko artisau-produktuen Baserritik Mahaira Euskal Ikerketa Plana proiektuan parte hartzen du.
Ziklo hau UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatzen dute, eta “Bilbao Zientzia Plaza” ekimanaren barruan kokatzen da.
Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.