Síguenos en redes sociales:

'Irudiak lau haizeetara' kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak ostiralean

'Irudiak lau haizeetara' kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak ostiraleanB. U.

Irailean hasitako denboraldiari jarraituz eta datorren astean Euskalduna Jauregia bisitatu baino lehen, Bilboko Udal Musika Bandak 'Irudiak lau haizeetara' izeneko kontzertu bat eskainiko du ostiral honetan, azaroaren 10ean, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan. Aurreko urteetan kontzertuak denboraldiaren amaieran eskaintzen zituen bandak uriko agertoki honetan. Kontzertu honen bitartez musikak emozioen eta esperientzien inspiratzaile gisa duen balioa nabarmenduko duen ikuskizuna eskainiko du Udal Musika Bandak. Sarrera doakoa eta librea izanog da, leku guztiak bete arte.

José R. Pascual-Vilaplanaren gidaritzapean, taldeak abesti sorta zabala eskainiko du: Roshanne Etezadyren "Parhelion", David Biedenbenderren "Luminescence", Jack Stampen "Variations on a Bach chorale", León Duránen "Bodas de sangre" eta Tomás Aragüésen "Fuenterrabia – Ondarribi". "Musika argia da; lanbidea eta emozioa argitzen eta partekatzen dituen argia". Kontzerturako sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Kontserbatoriora bisita egin ondoren, musika talde bilbotarra azaroaren 19an itzuliko da Euskalduna Jauregira, Juanjo Ocón zuzendari gonbidatuaren eskuetan jarri eta "MusikArtea" ikuskizuna eskaintzeko. Gerónimo Giménezen "La Torre del Oro", Derek Bourgeoisen "Symphony for William", Eric Whitacreren "October" eta "Equus" eta Andrew Lloyd Webberren "The Phantom of the Opera" (Johan de Meijen moldaketekin) izango dira, besteak beste, artea, antzerkia, natura edo bizitza gogora ekartzeko proposamen iradokitzailea eskainiko duten izenburuak.