Datorren ostiralean, irailaren 29an, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Bidebarrieta Kulturguneak Miguel de Unamunori egingo zaion omenaldia jasoko du, bere jaiotzaren 159. urteurrenean. Bertan Filosofian Doktorea den Eugenio Luján Palmak 'Bilbao, el alma de Unamuno' izeneko hitzaldia eskainiko du.

Miguel de Unamuno euskalduna izateaz beti harro egon zen eta egoera horretaz harrotzen zen ahal zuen bakoitzean.(baita unerik dramatikoenetan ere, hala nola 36an Millan Astrayri aurre egin zionean). Euskalduna lau aldeetatik, bere abolengoaz harro. Baina, batez ere, Zazpi Kaleetako seme sentitzen zen.

Eugenio Lujan Palma Filosofian doktorea da. Bigarren Hezkuntzako irakasle izan zen 30 urtez Toledoko probintziako hainbat institututan; gaur egun, Sonsecako La Sisla BHIn dihardu, eta Miguel de Unamunoren obraren espezialista eta ikertzailea da.

BIdebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.         

  • Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

Miguel de Unamuno Saiakera Sariak

Urteurren hori dela eta, Bilboko Udalak deitutako 2022ko XXIII. edizioko Miguel de Unamuno Saiakera Sariak argitaratu dira. Oraingo honetan, gaztelaniazko modalitatean " Sororidad. Una genealogía", Herminia Luque Ortizena.

Lan honetan, egileak galdera hau egiten du: Sororitatea XVIII. mendean existitu al zen? Herminia Luquek Ilustrazioko idazleak ikasi ditu, espainiarrak zein portugaldarrak, eta egiaztatu du, adiskidetasunaz gain, lotura sororalak ezarri zituztela beren artean eta beren irakurleekin. Emakumeek beren garaiko gizartean bizi zuten egoera desabantailatsuaz jabetuta, Inés Joyes, Josefa Amar y Borbón, Margarita Hickey, María Lorenza de los Ríos, Leonor de Almeida, Teresa de Mello edo Rita Barrenechea egileek izaera pertsonal eta literarioa zuten loturak ehundu zituzten, eta, aldi berean, ohi ziren XVII. mendeko erakunde tipikoetan parte hartu zuten, eta, haietatik, beren ahotsa zabaldu zuten eta beste emakume batzuei sororki laguntzen saiatu ziren. El Gallo de Oro argitaletxeak eta Bilboko Udalak batera argitaratu dute.

Lore eskaintza

Udalak lore eskaintza bat egiten du urtero Bilboko filosofo, idazle eta pentsalaria omentzeko bere egun instituzionalean. Hala, 2023koa ostiralean egingo da, 11:00etan, Unamuno plazan, eta Juan Mari Aburto Alkatea izango da bertan. Berarekin batera, Gonzalo Olabarria, Kultura eta Gobernantzako Zinegotzia, Udalbatzako ordezkaritza bat eta egilearen senideak egongo dira.