Astero bezala, Bilboko Udalak kultur-egitarauez beteriko programazioa eskainiko du astelehen honetatik igandera bitartean. Hala, Expodistrito, Eszena Kalera edota Plazarik Plaza bezalako ikuskizunak egingo dira urian zehar irailaren 25etik urriaren 1era arte.
Arte eszenikoak
Eszena Kalera
Euskadiko kale arteen zirkuitua, hilabete osoan zehar hainbat diziplinatako ikuskizunekin garatuko da, hala nola zirkua, dantza, folklorea, clowna, haurrentzako dantzaldiak edo kale antzerkia.
- Irailak 25, 17:00etan. Eskolako landa (Uribarri). GANSO & CÍA. - Panoli kabareta
Artista izan nahi zuten. Autolaguntzako liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, euren buruarengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da Panoli Kabareta. Zirku edota vodevilaren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu.
- Irailak 26, 11:00etan. Azoka Parkea (Zorrotza). ERRE PRODUKZIOAK - Grimm anaien parkea
Behin batean, kale-garbitzaile bik parke bat garbitu behar izan zuten, mende batean baino gehiagoan publikoarentzat itxita egon zena eta berriz ere inauguratzeko ospakizun handirako irekiko zena. Kale-garbitzaile horiek ezin izan zuten imajinatu ere egin garbitu beharreko parke hori Grimm anaiei omenaldia egiteko eraiki zela, eta haien ipuinetako pertsonaiak -Txanogorritxu, Errauskine, Hansel eta Gretel, Rapunzel, Loti Ederra, Edurnezuri, etab.- langile maitagarri horien bizitzan sartuko zirela
- Irailak 28, 18:00etan. La Vaguada (Peñascal) | Irailak 29, 19:00etan. Kirol gunea (Buia). TWO MUCH CIRCUS - Double Bill (testu barik)
Ikuskizunaren narratiba vodevilaren urrezko aroari egindako keinu bat da (vodevila barietateen antzerkiko genero bat da, Estatu Batuetan 1880aren eta 1930aren artean existitu zena). Kabaret formatuan aurkeztutako ikuskizun honetan, bi pertsonaia absurdo, xelebre eta kementsu hauek ikusleak entretenitu eta harrituko dituzte malabarrekin, magiarekin, komediarekin eta askoz gauza gehiagorekin.
- Irailak 28 18:30ean. Sabino Arana, 50 (Basurtu). BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA ETA ANDURIÑA ZURUTUZA - Txistuarekin algaraz
Bilboko Udal Txistulari Bandak kontraste handiko doinuak joko ditu oraingoan, gitarra eta baxu elektriko batez lagunduta Antzezlan nostalgikoak, interpretazio alai eta dibertigarriekin nahastuta, Anduriña Zurutuza pailazoak lagunduta. Une horiek guztiak batuko ditu txistuaren musika adin guztietako entzuleengana hurbilduz.
- Irailak 29, 11:00etan. Uzturre Plaza. MARKELIÑE - Chef Nature
Nolako harremana dugu teknologiarekin? Badaukagu jada mendekotasuna pantailatxo batekin, arreta guztia exijitzen digun eta gure ingurune naturaletik urruntzen gaituen pantailatxo horrekin? Jatetxe itxurako espazio utopiko batean, chefak eta maitreak naturarekiko idilioa aldarrikatzen dute bezeroen aurrean; horiek gailu teknologikoak erabiltzearen ondoriozko nolabaiteko nahasmenduaren sintomak agertzen dituzte euren jarreran eta jokabidean. Jatetxeko mahai batean daudela, bien arteko elkarreraginak sortzen du istorio honen haria.
- Irailak 29, 18:30ean. Sabino Arana 50 (Basurtu). AUKERAN DANTZA TALDEA - Aiurri
Dantza mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko
- Irailak 29, 19:00etan. Kirikiño Plaza (Irala). NIMÚ CIA. - Jacuzzi
Keinu-antzerkiaren eta objektuen manipulazioaren erabilera bikainaren bidez, zirkuartista hori grabitatearen legeari desafio egiteko gai dela erakutsiko die ikusleei, soka lasaiaren gainean ibiliz.
- Irailak 30, 18:00etan. Elizaren ondoan (Masustegi). Ido LocA CÍA. - ¡Qué circo de mujer!
Familia osoarentzako ikuskizuna, zirkuaren munduaren, antzerki absurdoaren eta melodramaren kutsuarekin, jende guztiaren gustukoa izango dena. Barre egingo duzu, ziur
- Irailak 30, 19:00etan. Campa Ibaizabal (Abusu). ZIRKOZAURRE - Kobr3
Kobr3 lana kobrearen inguruan doa eta kobrearen inguruan joanarazten ditu ikusleak. Hiru artistek konbinatzen dituzte malabarrak, objektuen manipulazioa, Cyr gurpila, contact bola eta mugimendu pausatuak. Estetikoa, plastikoa. Konplizitatea, harmonia. Zirku garaikidea koreografia zainduekin. Su eztian egosi eta azkartasun goxoz dastatzen da.
Euskal Folklorea
Plazarik Plaza
Basurtu folklorez beteko da "Plazarik Plaza" programarekin irailaren 28tik (osteguna) 30era (larunbata). Beti Jai Alai Dantzari Taldearekin batera antolatutako ekimen honek kalejirak eta folklore eta dantza taldeen emanaldiak eramango ditu Basurtuko kaleetara, auzoko herritar eta bisitari guztiek euskal folkloreaz doan gozatzeko aukera izan dezaten.
- Irailak 28. 18:30ean. Basurtu. Bilboko Txistulari Bandak eta Anduriña Zuturuza pailazoak "Txistuarekin algaraz" ikuskizuna aurkeztuko dute. Bertan, obra nostalgikoak eta interpretazio alai eta dibertigarriak uztartuko dituzte.
- Irailak 29. 18:30ean. Basurtu. Aukeran Dantza Konpainiak "Aiurri" ikuskizuna aurkeztuko du, mugimenduari irekitzeko ariketa.
- Irailak 29. 19:30ean. Basurtu. Euskal Giroa Dultzaineroak taldeak Basurtuko kaleetatik kalejira bat egitera gonbidatuko du jendea.
- Irailak 30. 18:30ean. Basurtu. Coros y Danzas de Santander talde gonbidatuak Kantabriako eta eskualde ezberdinetako jatorrizko dantza eta dantza errepertorioa partekatuko du. Haiekin izango da auzoko folklore taldea, Beti Jai Alai, aurten 55 urte bete dituena eta euskal kultura eta tradizioaren transmisioan erreferente dena.
Erakusketak
Expodistrito
Irailaren 28ra arte.
- Abandoko Udaltegia - Eskuahaldunak Elkartea. Begirada Berria. Erakusketa honekin, Euskal Herriko berrogei eskultore baino gehiagoren lanak ikusi ahal izango dira. Euskal eskulturaren gaur egungo uneari heltzeko aukera, diziplina hori ulertzeko modu berriekin, aniztasunetik, baina aldi berean sustraietatik, aurpegi berri eta hizkuntza berriekin, estilo eta material desberdinekin, euskal eskulturaren ziklo berri bat osatuz.
- San Frantziskoko Udaltegia - Amaia Hernández Barcena. Airea. Argazkigintza. “Erakusketak bi aldi ditu”, dio artistak, “Lehena etxean sartuta dago, eta eguneroko bizitzako istorioak modu sortzaile eta dibertigarrian bihurtzeko erronka du. Argazki horiek formatu txikian eta lauki-formatuan aurkezten dira, konfinamenduaren metafora gisa. Bigarren aldia naturara irtetea da, pasealekuetara, itsasora eta AIRERA ateratzea, letra larriz: argazki handituak eta markoan jarriak”.
- Errekaldeko Udaltegia - Miren Ruiz Bonaetxea. Retratos De Lo Efímero. Urmargoa. Baliteke egun guztiak onak ez izatea... baina egun guztietan dago zerbait ona. Une, instant batzuk daude, edertasun handiz beteak. “Pintura gozatzen dut, abstraitu egiten naiz berarekin, une txarrak ahaztarazten dizkit eta zoriontsu sentiarazten nau. Zuen gustukoa izatea espero dut”, dio artistak.
- Begoñako Udaltegia- Isidoro Cereceda Grijalba. Uharte Bateko Txokoak. Urmargoa zuri-beltzeko argazkietan. Isidoro Cerecedak, irudi publizitarioan, erretratuan eta paisaian aditua, Kubari buruzko argazki proiektu hau aurkezten du. Karibeko uharteko paisaien kontraste handiek kromatismo berezi eta erakargarria hartzen dute erabilitako teknikarekin.
- Castañoseko Udaltegia - Begoña Sánchez Urbaneta. Nalu Aloha. Naturaren artea. Erakusketa honen bidez, artistak ongietorria eman eta ikusleak elementu naturalak dituen marrazkien eta materialen olatu sentsorial batean murgildu nahi ditu.
- La Bolsa Udaltegia - Carsarte. Arte digitala. Carsarte pintura eta arte digitaleko lehiaketa bat da, artearen eta teknologiaren arteko harreman artistikoa sustatzea helburu duena. Erakusketa honetan, saritutako 3 lanak eta epaimahaiak hautatutako beste 7 erakusten dira.
Literatura
Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatzeko eta sustatzeko guneak, honako hitzordu hauek hartuko ditu aste honetan Bilboko Liburu Azokaren barruan
- Irailak 26, 19:00etan Bidebarrietako Areto Nagusian. “Gaurkotasunarekiko Topaketak” zikloaren hitzordu berria. Dani Alvarezek eta Mikel Reparazek gidatutako zikloan Paloma del Rio kazetariak parte hartuko du. Hitzordu honetan, kirolean berdintasuna lortzeko egin den bidean eta egin behar den horretan jarriko da arreta, ez bakarrik ordezkaritzan, baita aintzatespenean, profesionalizazioan edo emakumeek kirol-diziplina guztietan duten parte-hartzean ere.
- Irailak 27, 19:00etan Bidebarrietako Areto Nagusian. "Bidebarrieta Zientifikoa" zikloaren hitzordu berria. Oraingo proposamena "Zientzia eta umorea, a ze parea!" ekimenaren barruan kokatzen da. "La ciencia se pone Flamenca" izenburupean, Bidebarrieta Kulturgunean izango da Natalia Ruiz Zelmanovitch, Astrobiologia Zentroko (CSIC-INTA) Komunikazio Arduraduna eta astrocoplera.
- Ondoren, "Barrearen Indar Dibulgatzailea" iritsiko da, Kike Amonarriz Gorria soziolinguista, umorista eta Bertsozientzia programen aurkezlearekin. Aldi bereko itzulpena egongo da.
- Irailak 28, 19:00etan Bidebarrietako Areto Nagusian. Antonio Muñoz Molinak "No te veré morir" eleberri berria aurkeztuko du. Egilearekin batera Idoia Jauregi izango da, kulturan aditua den Radio Euskadiko kazetaria.
- Irailak 29, 19:00etan Bidebarrietako Areto Nagusian. Unamunoren jaiotzaren 159. urteurrenarekin bat eginez, Bidebarrieta Kulturguneak "Bilbao, el alma de Unamuno" hitzaldia egingo du Eugenio Luján Palmarekin, Filosofian doktorea.
Ondarea
Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira
Bilbo Izan Uriaren ondarea zabaltzeko programaren barruan, Maiatzetik Irailera, lau ibilbide desberdin eskainiko dira hiriko lau auzotan zehar, hirritarrek jakin dezaten nola bizi izan zen hirian hain erabakigarria den une historiko hau.
- Alde Zaharra. Astearteetan 18:00etan; Asteazkenetan eta Ostegunetan, 11:00etan; ostiraletan, 11:00etan eta 18:00etan; larunbatetan, 10:30ean eta 12:30ean; igandeetan, 12:00etan.
- Oraingo honetan, ibilbide honek Uriko Zazpi Kaleak zeharkatuko ditu, arreta Bilboren erorikoan eta bere ondorioetan jarriz, erregimen frankistak erakunde guztien ardura hartu zuenean eta garaiko gizartean eraldaketa handiak ekarri zituzten politika berriak inposatu zituenean.
Dantzaldiak
Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.
- Irailak 30, Levante Plaza, 18:00etatik 21:00etara.
- Urriak 1, La Casillako Kioskoan, 18:00etatik 21:00etara.