Tourraren inpaktuaren balantzea egin du Bilboko Udalak
Grand Départetik bost egun pasa direnean, Bilboko Udalak historikoa izan den ekitaldiaren balantzea egin du, goi-mailako kirol-ekitaldi honek urian izandako inpaktuaren analisia egin ondoren.
Frantziako Tourrak Pariserako bidean pedalei eragiten jarraitzen duen bitartean, Euskadik oraindik ere bere kale eta errepideetan bizitako une handiak gogoratzen eta gozatzen jarraitzen du. Herritarrak bete-betean murgildu ziren nazioarteko kirol-ekitaldi handienetako bat bertatik bertara disfrutatzeko. Eta oihartzunak oraindik bizirik darrai.
Horrela, lehen kalkuluen arabera, 840.00 pertsona inguru atera ziren kalera uztailaren 1ean, 2an eta 3an lasterketa zuzenean ikustera. Bilbon irteera eta helmuga izan zuen inaugurazio egunean 364.000 pertsona inguru bildu ziren. Bestalde, 294.000 lagun inguru bildu zituen Vitoria-Gasteiz eta Donostia lotu zituen bigarren etapak. Hirugarren eta azken etapak, Amorebieta-Etxano eta Baiona artekoak, 179.000 bizilagun batu zituen Iruneraino. Publiko horren % 30a, gutxi gorabehera, Euskaditik kanpotik etorritako bisitariak izan ziren.
Datu horiei gehitu beharko litzaizkieke ekainaren 29an taldeen aurkezpen ofizialera hurbildu ziren 30.000 pertsona inguru eta ekainaren 29tik uztailaren 1era Bilboko Areatzan kokatu zen Fan Park zeleentzako gunea bisitatu zuten beste 106.300 lagun; kopuru hori errekorra izan da Tourraren historian, 2019an Bruselak lortutako 78.000 bisitariak gaindituz. Irekiera egunean 16.100 lagunek bisitatu zuten Fan Gunea, bigarrenean 46.900 pertsonek eta azken egunean, 43.300 lagunek.
Temas
Más en Bilbao
-
Patios más inclusivos, verdes, abiertos, y lúdicos en cinco colegios de Bilbao
-
Se licita por 5 millones la parada de Los Caños del Tranvía de Bilbao
-
Catherine Zeta-Jones y el equipo de la serie 'Kill Jackie' visitan el Ayuntamiento de Bilbao
-
El Ayuntamiento responde a los vecinos de Marzana: "Cuando se ha detectado algún incumplimiento se ha sancionado"