Síguenos en redes sociales:

San Inazioko kiroldegiak padel eta tenis jarduerak eskainiko ditu

San Inazioko kiroldegiko aterpeko padel eta tenis pista berriak erabilgarri daude dagoeneko. Erabiltzaileek aterpeko padel-pisten artean, 6, 7 eta 8 zenbakia dutenak, eta teniseko aire zabaleko pisten artean, 6 zenbakia duena erreserbatu ahal dituzte jada.

Bilbao Kirolak udal entitateak gogorarazi die erabiltzeileei ezen, instalazio horiek erreserbatzeko, 48 ordu lehenago erreserbatu behar dituztela, eta abonatu gabeek, ordea, 24 ordu lehenago; Udalaren web-orrian edo kiroldegietan bertan salmenta-makinetan egin ditzakete erreserbak.

Gainera, udarako kirol eskaintzaren barruan, Bilbao Kirolak udal entitateak 13 erraketa ikastaro programatu ditu kiroldegi honetan (8 padelekoak eta 5 tenisekoak), 14 urte baino gehiagoko pertsonentzat, uztailerako eta irailerako. 8 padel-ikastaro ––horien arteko hiru hastapenekoak, lau hobetzekoak eta beste bat aurreratua–– eta 5 tenis ikastaro ––bat hastapenekoa, hiru hobetzekoak eta bat aurreratua––:

Tenisa

Uztaila

Hobetzeko ikastaroa, astelehen eta eguaztenetan, 17:00-18:00 (bi talde); eta aurreratua, martitzen eta eguenetan: 21:00-22:00.

Iraila

Hastapenekoa, astelehenetan eta eguaztenetan, 19:00-20:00; eta hobetzekoa, martitzenetan eta eguenetan, 20:00-21:00.

Padela

Uztaila

Hastapenekoa, astelehenetan eta eguaztenetan: 18:00-19:00; eta hobetzekoa, 19:00-20:00.

Iraila

  • Hastapenekoa: martitzenetan eta eguenetan: 18.00-19:00
  • Hastapenekoa: astelehenetan eta eguaztenetan: 17:00-18:00
  • Hobetzekoa: martitzenetan eta eguenetan: 19:00-20:00
  • Hobetzekoa: martitzenetan eta eguenetan: 21:00-22:00
  • Hobetzekoa: astelehenetan eta eguaztenetan: 18:00-19:00
  • Aurreratua: astelehenetan eta eguaztenetan: 21.00-22:00

Hilero eman behar da izena ikastaro horietarako, dela Bilbao Kirolak udal entitatearen web-orriaren bidez, dela kiroldegietan bertan. Prezioak adinaren arabera dira, eta Bilbao Kirolak udal entitateko abonatua izatearen edo ez izatearen arabera:

  • 68,30 euro hileko 18 urte baino gehiagoko abonatuentzat.
  • 48,90 euro hileko 18 urte baino gutxiagoko abonatuentzat eta 65 urte baino gehiagoko abonatuentzat.
  • 102 euro hileko 18 urte baino gehiagoko abonatu gabeentzat.
  • 72,90 euro hileko 18 urte baino gutxiagoko abonatu gabeentzat eta 65 urte baino gehiagoko abonatu gabeentzat.