Musika-Músicak produzitutako opera batek hartuko du parte Peraladako jaialdian
Datorren hilabetean Katalunian, Girionan konkretuki, ospatuko den Peraladako jaialdiak esentzia bilbotarra izango du. Bertan hartuko du parte Bilboko Udalak antolatutako eta Musika-Música jaialdiak produzitutako 'El teléfono' izeneko opera. Jaialdia kataluniarra Estatu osoko generoko topaketa artistikorik garrantzitsuenetariko bat da, eta abuztuaren 4an, ostiralean, ospatuko da.
Peraladako gazteluko begiratokian emango da opera komiko hau, "The Telephone" (1974) delakoaren egokitzapen bat, zeina Gian Carlo Menotti italiar-estatubatuarrak ondu eta idatzi baitzuen, ingelesez. Proposamen hau Musika-Música Jaialdiaren produkzio propioa da, eta Jaialdi horren 22. edizio "Notak&Letrak" izenekoan estreinatu zen, iazko martxoan, Bilbon. Opera hau da María Goricelaya bilbotar dramagile eta zuzendariaren lehen opera-proiektua, eta Iván Martín izan du musika-zuzendari, eta Galdós Ensembleren eskutik izan da musika interpretazioa, Ruth González sopranoaren eta Jan Antem baritonoaren ahotsekin.
Bilbon urtero ospatzen den Musika-Música Jaialdiak eta Gironan ospatzen den Peraladako Jaialdiak apustu garbia egin dute programatzen duten proposamen artistikoen bikaintasunaren alde, guztiz sinetsita kulturaren aberasgarri dela interprete eta musika talde handiak biltzea eta talentu berrien alde egitea eta produkzio propioetan lan egitea.
2024ko martxoaren 23ko edizioa
Musika-Música Jaialdia hasita dago hogeita hirugarren edizioa prestatzeko lanetan, zeina 2024ko martxoaren 1ean, 2an eta 3an ospatuko baita.
Temas
Más en Bilbao
-
Una vecina de Bilbao pide que se asegure la llegada de médicos a su casa, a pesar de la final de la Europa League
-
La copa de la Europa League, de chocolate y pintada a mano
-
¿Manchester United o Tottenham? ¿A quién apoya la afición del Athletic?
-
Bilboko erdigunean bizi direnek gaueko abonua izango dute Azkuna Zentroko eta Indautxuko udal aparkalekuetarako