Larunbat honetan, ekainaren 17an, Juan Mari Aburtok kargua hartu du ofizialki Bilboko alkate bezala, 2023-2027 agintaldi berriari hasiera emateko ekitaldian. Horrez gain, udal korporazio berriko zinegotziek kargua hartu dute baita ere.

Udala Eratzeko Udalbatzarra 11:00etan hasi da, hautetsirik zaharrenak eta gazteenak osatutako Adin Mahaiaren eraketaz. Hautetsien egiaztagiariak aintzakotzat hartu ondoren, karguaz jabetzeko nahitaezko zin egiteari edo hitz emateari ekin diote.

Ekitaldiaren amaieran, Juan Mari Aburto Bilboko Alkate izendatu dute, eta aurrerantzean izango duen agintearen ikur diren Hiriaren Domina eta makila jaso ondoren, Batzar Aretoan bildutakoei zuzendu zaie. Hauxe da Udalburu bezala beteko duen hirugarren agintaldia.

Alkatea Hautatzeko Udalbatzarra gonbidatuen artean Hiriko bizitza sozial, kultural eta politikoaren ordezkari ugari tarteko dituen ekitaldi arras instituzionala da, eta honen bukaeran, Agur Jaunak entzuteko aukera izan da.

Saioaren ondoren, Udal Korporazio berria, Bilboko Alkatea buru, Arabiar Aretora joan da Ohorezko Liburuan sinatzeko, eta Gobernu Batzordeak egindako lehen bilerarekin, hasiera eman zaio 2023-2027 Agintaldiari.

2023-2027 Agintaldi honetan, bost alderdi politiko ordezkatuta daude Bizkaiko hiriburuko Udalean: EAJ-PNV (12 hautetsi), EH-Bildu (6), PSE-EE (5), Partido Popular (4) eta Elkarrekin Podemos (2). Guztira, 29 hautetsi. Gehiengo absolutua 15 hautetsirekin lortzen da.

Udal korporazio berria - 2023/2027 agintaldia

EAJ-PNV

  • Juan Mari Aburto Rike
  • Amaia Arregi Romarate
  • Asier Abaunza Robles
  • Marta Ajuria Arribas
  • Juan Ibarretxe Karetxe
  • Itziar Urtasun Jimeno
  • Gonzalo Olabarria Villota
  • Miren Itxaso Erroteta Sagastagoia
  • Xabier Otxandiano Martinez
  • Kontxi Claver Zurro
  • Kepa Odriozola Azula
  • Eider Inunziaga Serna

EH-BILDU

  • Maria Del Rio Pereda
  • Karlos Renedo Lara
  • Garazi Perea Prego
  • Luz Angélica Orozco Gómez
  • Xabier 'Jabotxa' Fernández Monje
  • Nerea Undabarrena de la Cotera

PSE-EE

  • Nora Abete Garcia
  • Yolanda Diez Saiz
  • Álvaro Pérez Alonso
  • Eider Bilbao Aldayturriaga
  • Jon Bilbao Urquijo

PP

  • Esther Martínez Fernández
  • Ángel Rodrigo Izquierdo
  • Esteban Goti Bueno
  • Paula Garagalza Muñoz

ELKARREKIN PODEMOS

  • Ana Viñals Blanco
  • Xabier Jiménez López