Bilboren sorreraren 723. urteurrenaren Hiriko Banderaren igoera egin da gaur
Urtero bezala, Ernesto Erkoreka plazaren erdialdeko lorategiak On Diego Lopez Harok hiria sortu izanaren 723. urteurrena ospatzeko ekitaldia jaso du gaur, Hiriko Banderaren igoera konkretuki. Aurtengoa 2019-2023 Agintaldiari dagokion azkena izan da. Ekitaldian parte hartu du Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, udal korporazioko gainerako kideekin batera.
“Alkate soinua” tarteko, Bilboko Udal Txistulari Bandak harrera egin dio karguaren domina bereizgarria agerian zeraman Udal Korporazioari. Ohorezko aurreskuaren ondoren, Aburto Alkateak igo du Bilboko Bandera, 1845etik Hiriko ikurtzat erabili eta 2016ko azaroan ikur ofiziala bihurtu zena.
Ekitaldiari amaiera emanez, Alkateak erramu-koroa jarri du banderaren ondoan, eta krabelin gorriak eta zuriak Udal Korporazioaren gainerako kideek, Ernesto Erkoreka Plazako lorategiko egungo kokapenean 20 urte bete dituen Beteluriko Zin-Jesarlekua deritzon XVIII. mendeko pieza eskultorikotik metro gutxira.
Bestalde, igandean, ekainak 18, aurreko egunean eratuko den Udal Korporazio berria izango da Udaletxetik Plaza Biribilean dagoen On Diego Lopez Harokoren omenezko estatuarainoko ohiko desfile instituzionalaren protagonista, Hiriaren sortzailearen omenezko lore-eskaintzaren edizio berri bat egiteko, Bilboko bizitza sozial, kultural, ekonomiko eta herritarraren hainbat ordezkariren parte-hartzeaz.
Udalak gonbidapena luzatu die herritarrei eta hirian bisitan dabiltzanei, udal segizioarekin bat egin dezaten On Diegoren omenezko lore-eskaintzan nahiz sinbolismoz betetako ekitaldi honen amaieran bertatatutako guztien parte-hartzeaz egingo den erromeria herrikoian.
Temas
Más en Bilbao
-
Bizkaia alcanza los 32 grados en una jornada muy calurosa
-
El aeropuerto de Bilbao pone el broche de oro a una Semana Santa frenética con 175 operaciones en su jornada final
-
Bilbao se consolida en el 'Top 5' de las ciudades más en forma del Estado
-
Luz verde a la rehabilitación de la fábrica Coromina de Bilbao