37 musika emanaldi, 20 kontzertu eta 17 musika banda ibiltarien kalejirak jasoko ditu Bilbok maiatzaren 17tik ekainaren 29ra bitartean urian ospatuko den MusikAuzo programaren barruan. Horretarako, Udalak egitarau zabal-zabala eta oparoa prestatu egin du, adin guztietarako pertsonei bideratutakoa.

Kontzertuak

MELTED KLOCKS

  • Maiatzak 17, 19:30ean. Casilda Parkean. Abando
  • Melted Klocks-en musika grinatsua eta hunkigarria da, eta estiloak uztartzen ditu entzumen-esperientzia zirraragarri eta paregabea sortzeko. Ipar Amerikako hegoaldeko soinuak gogoratzeak benetakotasuna eta nostalgia gehitzen dizkio bere musikari

MARIO CLAVELL QUARTET

  • Maiatzak 18, 19:30ean. Ferial Parkean. Zorrotza
  • Berriki sortutako taldea da eta rockean, musika latinoameri karrean eta konposizio propioetan oinarritutako errepertorioa dauka, jazz-hizkuntza erabiliz. Ibilbide luzeko musikariak dira, hainbat arlotan esperientzia daukatenak (jazza, klasikoa, rocka...). Musika-ikastetxetako irakasleak ere badira.

COTTON BLUES

  • Maiatzak 19, 19:30ean. La Floresta Parkean. San Adrián
  • Eskarmentu handiko musikariek sortutako banda, rockaren eta bluesaren bertsioak jotzen gozatzeko.

THE BLUE YEYÉS

  • Maiatzak 20, 20:00etan. Media Luna plaza. Txurdinaga
  • 1960ko hamarkadako pop-rockari egindako omenaldia, gitarra, bateria eta baxuarekin.

GONZALO PORTUGAL

  • Maiatzak 24, 19:30ean. Casilda Parkean. Abando
  • Bilboko Last Fair Deal taldeko kide den Gonzalo Portugalen musika-proiektu berria amerikar jatorriko musika-laukotea da (blues, rock, soul...). Zuzeneko zaindu eta indartsuetan abesti propioak eta musika amerikarreko artista handien bertsioak daude, taldearen eremura eramanda.

CONFLUENCE

  • Maiatzak 27, 19:30ean. Ametzola Parkean. Ametzola
  • Amerikar sustraiak dauzkan banda (blues, country, rock&roll, soul…). Disko bitan "Black Stones" eta "Volcano" gai propioak argitaratu dituzte eta “Sleeping outside with the dogs” hirugarren diskoa bidean dago.

ADARROTS FOLK TALDEA

  • Maiatzak 30, 19:30ean. Juan XXIII Plazan. Begoña
  • Folk, erritmoa, dartadak… hauxe da Adarrots. Seikote bizkaitar hau euskal folk musika bizirik mantentzeko asmoarekin jaio zen. Horretarako, antzinako eta gaur egungo soinu, kopla eta erritmoak nahasten eta eguneratzen dituzte, musika paregabea sortuz. Bereizgarritasun hori taldea bataiatzen duen soinu-tresnaren garrantziari zor diogu: alboka

HUGO SILVEIRA QUARTET

  • Maiatzak 30, 19:30ean. Indautxu plazan. Indautxu
  • Bilbotar eta brasildar musikarien taldea, Brasilgo musikaren aberastasun harmonikoak eta jazzaren eta rockaren eraginak nahastuz konposatzen eta interpretatzen dute, afrobrasildar erritmoen sotiltasunean eta potentzian paseatuz.

MOONSHAKERS

  • Ekainak 1, 19:30ean. Uribarri eskolako landa. Uribarri
  • Funtsean rock-talde bat, psikodelia, garaje, surf eta punk-rock ukituekin. Bandaren ernamuina 2012an sortu arren, 2016. urtean finkatu zen gaur egungo formazioarekin.

XATIRO

  • Ekainak 2, 20:30ean. Basarrate plazan. Santutxu
  • Bueltan dator Xatiro raplaria bere testu satiriko eta zorrotzekin Musikauzora. Bertan, Inun kitarjole eta Mic Keloke DJ beatboxerrarekin batera arituko da Basarrateko plazan buruak goitik behera mugitzeko. Artista hau ezagutzen ez baduzu, klikatu sareetan "Como Deadpool", "Beldurrik gabe", "Carrie White" edo "Nire basoan" abestiak.

M&A SWING MACHINE

  • Ekainak 3, 19:30ean. Arabella plazan.
  • 2021etik dabiltza zarata egiten… Soularen dotorezia, swingaren eromena eta musika elektronikaren erritmoa uztartzen dituzte.

BABELIAN

  • Ekainak 6, 19:30ean. Juan XXIII plazan. Begoña
  • Euskal Herriko, Argentinako eta AEBko musikarien banda, letra, musika eta harmonia propioekin. Abestien erritmoak askotarikoak dira, bai eta eraginak ere (rocka, latinoa, jazza, klasikoa…).

BASTERCHEF

  • Ekainak 7, 19:30ean. Indautxu plazan. Indautxu
  • Edu Basterraren album berriaren aurkezpena, "Baster del Universo" argitaratu zenetik azken urteotan prestatu diren dozena bat abestirekin. “Basterchef”-en kantuek gai hauei buruz hitz egiten dute: damurik gabeko ameslari baten kezka pertsonalak, nahiak eta frustrazioak, diskoren, libururen edo filmen bati buruzko erreferentziak, eta pertsonaia garaikide edo fikziozkoei buruzko deskribapenak, kutsu arrunta daukatenak.

VULCANIZADAS

  • Ekainak 8, 19:30ean. Uzturre plazan. Matiko
  • Urtebete konposatzen eman ondoren, Vulcanizadas saio-lokaletik atera dira agertokiak zapaltzeko. Bluesaren eta soularen arteko konposizioak. Adorearen eta etsipenaren artean. Barrearen eta negarraren artean.

THE ONE

  • Ekainak 9, 19:30ean. Campa Idiazabal plazan. Abusu
  • Rock Crossover taldea, oso esparru ezberdinetako musikariekin. Genero desberdinetako interprete eta banda handien sustraietatik edaten dute, eta estiloak uztartzen dituzte proposamen original, fresko eta, batez ere, aske batean.

J.P.K.

  • Ekainak 10, 19:30ean. Buibarriko kirol-gunean. Buia
  • Bertsioen hirukotea. Ibilbide zabala dauka hainbat bandatan eta oso modu pertsonalean bertsionatzen du.

AMOOMA

  • Ekainak 13, 19:30ean. Sabino Arana 50 plazan. Basurtu
  • Bilbo inguruko 8 kidez osatutako Funk-Rap taldea da. Bandak 2018. urtean hasi zuen bere ibilbide musikala. 2022ko martxoan lehen EPa argitaratu zen, “Soul Biscuit”. Hortik aurrera, AMOOMAk zuzezeneko anitz eskaini ditu festa, antzoki eta festibaletan zehar, musika berriaren konposaketa eta argitaratzen utzi gabe.

TXISTU MUNDUA ETA MARTINA

  • Ekainak 14, 19:30ean. Eskurtze plazan. Irala
  • Euskal erritmo tradizionalak oinarri hartuta, txistuen boskoteak egiten duen ikuskizuna, baxuak eta gitarra elektrikoak lagunduta eta Maite Guevara aktorearekin batera. Tradizioa aurrerantz doa! Musika eta emozioak! Ikuskizun alaia! Irrien eta malkoen leherketa! Melodiak eta erritmoak pil-pilean!

MOONLIGHT SHADOWS BAND

  • Ekainak 15, 19:30ean. Panera plazan. Zurbaran
  • Jazz eta musika beltzaren zaleek sortutako banda hau denboran zeharreko bidaia bat eskaintzeko ilusioarekin sortu zen, Broadwayko errepertorio amerikarraren berezko jazz estandarrak interpretatuz, bai eta rythm & blueseko kantu klasikoak ere, gaur egungo kantuez gain.

MÍA KALO

  • Ekainak 16, 19:30ean. Lehendakari Aguirre 184 plazan. Elorrieta
  • Rocka, funka eta popa generoak bilgarri kurruskari eta modernoarekin uztartzen dituen proiektua daukan kantautorea: trap eta musika elektronikoko aire urbanoagoak. Letra sakonak, asmo eraldatzailea eta poetikoak dituztenak, mundu osora iristen direnak inor epel ez uzteko.

Kalejirak

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

  • Maiatzak 14, 11:00etan. Arana Plazan. Arangoiti
  • Maiatzak 20, 12:00etan. Julián Gaiarre. Txurdinaga
  • Maiatzak 27, 12:00etan. San Adrián
  • Ekainak 3, 13:00etan. Artazu Goikoa. Errekalde
  • Gorka Zabaleta Agirre, Idoia Kareaga Gómez, Sabin Bikandi Belandia, Asier García Artetxe, Peio Irigoien Boda.

EUSKAL BRASS BAND

  • Maiatzak 13, 20:30 – 22:30. Araneko plazan. Arangoiti
  • Ekainak 3, 12:00 – 14:00. Julián Gaiarre. Txurdinaga
  • Sei musikarik osatzen dute taldea, haize eta metaleko musika-tresnekin. Euskal musika herrikoiaren errepertorioa interpretatzen dute.

GAZTELEKU FANFARRIA

  • Maiatzak 14, 10:45 – 13:45. Kepa Enbeitia plazan. Otxarkoaga
  • 1978an sortutako fanfarrea, gaur egun 11 musikarik osatua: tronpeta, saxo tenorra, saxo altua, perkusioa, tronboia eta bonbardinoa.

ORKRESTA

  • Maiatzak 19, 19:30 – 22:30. Iturriondo plazan. Zurbaranbarri
  • Zortzi musikarik osatutako elektrotxaranga. Ikuskizun harrigarria eta dibertigarria eskaintzen dute, estetika berezia eta musika-errepertorio rockeroena dituena.

BANDA MAGNÉTICA

  • Maiatzak 19, 19:30 – 21:30. Uretamendi plazan
  • Kontzertu ibiltaria, 60ko, 70eko, 80ko eta 90eko hamarkadetako kanta ezagunenekin (pop, rock, ska…). Bost musikari: gitarra bi, baxua, saxoa, bateria eta ahotsak.

SUGARRI SHOW

  • Ekainak 2, 19:30 – 21:30. Funikular plazan. Castaños
  • Ekainak 23, 19:30 – 21:30. Elizaren ondoko plazan. Olabeaga
  • 12 laguneko kale-animazioko taldea, pop eta diskoteka-musikaren errepertorioarekin hasi eta rock-musikarekin jarraitzen duena, rock, ska, heavy eta abarren erritmoekin.

KOLPEZ BLAI

  • Ekainak 9, 19:30 – 20:30. Frontoian. Altamira
  • Perkusioko kale-ikuskizuna, ibilbide luzeko 6 musikari eta interprete gazteren taldearekin.

BRASS BAND FUNKY BRASS

  • Ekainak 16, 19:30 – 21:30. Peñascal
  • Metalezko haize-banda eta perkusioa, zazpi musikarik osatua, funk atenporalen errepertorioarekin. Guztiontzako jaia, eszenaratze dinamikoarekin.

ELEKTRO TXIKI

  • Ekainak 23, 18:30 – 20:00. Ibarrekolandako plazan (Kontserbatorio ondoan). Ibarrekolanda
  • Sei musikarik eta abeslari batek bi zezenekin batera osatutako talde honek ikuskizun energikoa, estetika koloretsu eta alaia eskeintzen du, ikulesak liluratzeko.

MARMARA MARCHING BAND

  • Ekainak 23, 18:30 – 20:30. Elizaren ondoko plazan. Masustegi
  • Jazz, New Orleans eta Swing estiloko musika-errepertorioa duen talde ibiltaria. Zazpi musikarik osatzen dute: klarinetea, tronpeta, tronboia, banjoa, tuba, kaxa eta bonboa.

FANFARRIA ADISKIDEAK

  • Ekainak 23, 21:30 – 23:30. San Pedro plazan. Deusto
  • Bilboko lehen Aste Nagusietan jaio zen fanfarrea, jaiei animazio handiagoa emateko eta euskal musika eta kultura leku guztietara eramateko. Hamalau musikarik osatzen dute.

BIHOTZ ALAI DANTZA TALDEKO MUSIKARIAK

  • Ekainak 29, 19:00 – 20:30. Iruña kaleko Metro irteeran. Deustu
  • Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea duela 65 urte sortu zen eta ordutik hona euskal folklorea lantzen eta hedatzen du, bai Deustun bai Euskal Herri osoan.