Maiatzaren 17tik ekainaren 29ra bitartean ospatuko da uriko plazetara tokiko bandaren musika hurbiltzea helburu duen MusikAuzo programa. Denbora horretan 37 musika emanaldi, 20 kontzertu eta 17 musika banda ibiltarien kalejirak jasoko dituzte Bilboko hainbat plazek. Bilboko Udalak antolatutako ekimen honek harrera bikaina izan du aurreko edizioetan.

Kontzertu guztiak doakoak dira. Lehenengoa maiatzaren 17an izango da, Casilda Parkean, Abandon, 19:30ean eta Melted Klocksek eskainiko du. Lehen kontzertu honetan Dani Tomasek (gitarra), Damon Robinsonek (ahotsa), Blas Fernándezek (bateria), Xabi Barrenetxeak (baxua), Mikel Núñezek (teklatua) eta Ostiz Gorrotxategik (tronpeta) osatutako musika taldeak Rocketik Blusera doazen estiloen fusio hunkigarria ekarriko dute.

Ekainaren 16ra arte, aipatutako Melted Klocks, Mario Clavell Quartet, Cotton Blues, The Blue Yeyés, Gonzalo Portugal, Confluence, Adarrots Folk Taldea, Hugo Silveira Quartet, Moonshakers, Xatiro, M&A Swing Machine, Babelian, Basterchef, Vulcanizadas, The One, J.P.K, Amooma, Txistu Mundua eta Martina, Moonlight Shadows Band eta Mía Kalo bezalako taldeek beren kantuak aurkeztuko dituzte eta Bilboko bizilagunei doako kontzertuekin gozaraziko diete. Kontzertu horietan rock alternatiboa, folka, reggaea, soula, jazza, bluesa, countrya eta rock-and-rolla bezalako estiloak entzungo dira.

Gainera, aurten MusikAuzok 17 kalejira izango ditu, maiatzaren 13tik ekainaren 29ra bitartean hiriko hainbat txokotan ibiliko diren musika banda ibiltariekin.