Datorren ostiralean, maiatzak 5, hasiko dute Bilboko Udal Musika eta Txistulari bandek hasiera emango diote udaberriko denboraldiei. Hala, ekainaren 22ra arte, bederatzi kontzertu eskainiko dituzte Areatzako Kioskoan.
Gorka Zabaletak zuzenduko du Txistulari Banda, eta ohikoa denez, José Rafael Pascual-Vilaplana zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu zuzendariordea txandakatuko dira Musika Bandaren aire zabaleko musika-saioen zuzendaritzan.
Txistulari Bandak ostiralean, maiatzak 5, irekiko du udaberriko kontzertuen zikloa. Bilboko Txistulari boskoteak, betiko dantza erritmoetan oinarrituz, bertaratzen diren entzuleen oinak mugiaraziko dituen erromeria bat eskainiko du. Horretarako, txistulariek Álvaro García gitarristaren eta Patxi Laborda dantza-maisuaren laguntza izango dute, dantzatzeko gogoa dutenei animatzeko eta laguntzeko.
Era berean, Musika Bandak maiatzaren 12an emango dio hasiera bere udaberriko kontzertu zikloari Francisco Alonso maisuari eskainiko dion omenaldi-kontzertu batekin. Kontzertua Iñaki Urkizu zuzendariordeak gidatuko du, eta Granadako konpositorearen obrez gozatzeko aukera izango da, hala nola, ’La Calesera’ eta ’La Parranda’ zarzuelak eta ’Las Leandras’ eta ’Las castigadoras’ musika errebistak, besteak beste.
Udaberriko zikloak maiatzaren 19an, ostiralean, jarraituko du Musika eta Txistulari Bandek batera eskainiko duten emanaldiarekin. ”Haizetan dantzan” izenburupean eta José Rafael Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren gidaritzapean, Bilboko Udal Bandek Beti Jai Alai dantza taldearen dantza tradizionalekin uztartuko dituzte beraien doinuak.
Maiatzaren 26an, taldea osatzen duten 40 musikari baino gehiago taulara itzuliko dira, José Rafael Pascual-Vilaplanaren gidaritzapean, "Bandarekin bidaiatzen" izeneko programarekin, besteak beste, Ernesto Aurignacen (”Corazón de Lecrín”), Philip Sparken (”Barn Dance and Cowboy Hymn”) eta Ricardo Doradoren (”Suite Alicantina”) obrak interpretatuz.
Ekainaren 2an, Iñaki Urkizu Musika Bandako zuzendariordea izango da ”Gure musika” emanaldia zuzentzeko batuta hartuko duena, Usandizaga, Amenabar, Oskorri edo Urkizuren beraren konposizioekin.
Ekainaren 9an, eta berriro ere Iñaki Urkizuren zuzendaritzapean, Banda ”Martxa zoragarriak” izeneko bere hirugarren kontzertua eskainiko du.
Ekainaren 16an, talde bilbotarrak, berriro ere Urkizu buru duela, Areatzako Kioskoan bere azken-aurreko kontzertua eskainiko du, publikoa swing erritmoetan murgilduz Louis Armstrongen, Benny Goodmanen, Frank Sinatraren eta Glen Milleren doinuekin.
Aurten Txistulari Bandak ekainaren 22an emango dio amaiera Udaberriko Denboraldiari, Areatzako Kioskoan, 19:00etatik aurrera. Txistulari boskoteak hasi bezala agurtuko du zikloa, erromeria batekin. Horretarako, Álvaro García gitarristaren eta Sabin Bikandiren laguntza izango du berriz ere, eta Patxi Laborda dantza-maisua gehituko zaie, lan-ildo honetan esperientzia handia duen musikari eta dantzaria.
Txistulari Bandak, udaberriko denboraldi hau, uriko kaleak bere ohiko kalejirekin alaitzen dituen "Txistu Banda Auzoetan" programarekin txandakatuko du. Halaber, Bilboko auzoetan musika emanaldiak eskaintzen dituen Musikauzo udal programan parte hartuko du, Maite Guevara aktore eta clownarekin batera. Hitzordua ekainaren 14an izango da, 19:30etan, Iralako Eskurtze Plazan. Eta programa beraren barruan, kalejirak egingo ditu Arangoitin (maiatzaren 14an, 11:00etan), Urecirlazan (maiatzaren 20an, 11:30etan), Txurdinagan (maiatzaren 20an, 12:30etan), San Adrianen (maiatzaren 27an, 12:00etan) eta Errekalden (ekainaren 3an, 13:00etan).
Aurten, Musika Bandak itxiko du aire zabaleko emanaldien zikloa, ekainaren 23an eskainiko duen ikuskizunarekin. Hitzordua Areatzako Kioskoan izango da, 12:00etan, ”Musika eta eszena” izeneko programa batekin, Pascual-Vilaplana maisuaren zuzendaritzapean.