2023ko Aste Nagusia irudikatuko duen lan finalistak 3.000 euro irabaziko ditu
Urtero bezala, Bilboko Udalak Aste Nagusiko kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu egin du. 43. edizio honetako kartel-irabazlearen egileak 3.000 euroko saria izango du.
Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 31ko 23:59ak arte egongo da zabalik. Aurreko edizioan bezala, aurten abuztuaren 19tik 27ra egingo den Bilboko Aste Nagusia sustatzeko eta iragartzeko lanak aurkeztu gura dituztenek online aurkeztu beharko dituzte. Izan ere, atal horretan bertan izango dituzte eskuragarri lehiaketaren oinarriak.
Lehiaketa horretan edozein nazionalitatetako diseinu grafikoko profesionalek eta zaleek hartu ahal izango dute parte. Aurkeztutako lanek, gehienez bi parte-hartzaile bakoitzeko, originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta izenburu edo goiburu batez identifikatuta egon beharko dute. Izan ere, aniztasuna baloratuko da, rolak eta estereotipoak saihestuz.
Lanak formatu bertikalean aurkeztu beharko dira (50 cm x 70 cm) eta testu hau izan beharko dute: “BILBAO 2023-ASTE NAGUSIA-ABUZTUAK 19-27 AGOSTO”.
Herritarren aukeraketa
Kartel finalisten lehen aukeraketa Jai Batzordeak izendatutako Epaimahaiak egingo du. Epaimahaiak bederatzi kide izango ditu: diseinu grafikoaren eta inguruaren komunikazioaren munduarekin zerikusia duten bost pertsona; Udalbatzako hiru ordezkari, Itziar Urtasun Jai Batzordeko presidentea barne; eta Bilboko Konpartsen ordezkari bat.
Epaimahaiak 6 kartel aukeratuko ditu, eta kartel horiek ekainaren 19tik 25era bitartean egingo den herri-bozketan hartuko dute parte. Bozketa sistema misto bidez egingo da, 2023ko Aste Nagusiaren irudia aukeratzeko orduan herritarren parte-hartzea errazteko: aurrez aurreko herri-bozketa (zehaztu beharreko lekuan), udal webgunearen bidezko herri-bozketa, eta Epaimahaiaren bozketa. Kartel irabazlea, hiru bozketak batuta puntuaziorik handiena lortzen duena izango da. Epaia ekainaren 27an jakinaraziko da.
2023ko Aste Nagusia irudikatuko duen lan finalistak 3.000 euroko saria jasoko du.
Temas
Más en Bilbao
-
La fan zone neutral de El Arenal ya está preparada para abrir hoy sus puertas
-
“Apelo a la comprensión de los ciudadanos porque sé que la final generará molestias”
-
“He invertido 20.000 euros en provisiones para la final de la Europa League”
-
Las otras citas deportivas de San Mamés antes de la final de la Europa League