Udaberriaren eta eguraldi onaren hasierarekin batera, kirola egiten hasteko garai aproposa da. Hori dela eta, Bilboko Udalak adin guztietarako egitarau zabal-zabala prestatu egin du, apirilean eta maiatzean garatuko dena, Bilbao Kirolak udal entitatearen bitartez.
Urpekari bataioa
Urpekari bataio doakoak izango dira Bilbao Kirolak entitateko abonatuentzat, 13 eta 15 urte bitartekoentzat.
Deustuko Udal Kiroldegiko igerilekuan izango dira:
Apirilaren 29an, larunbatean:
- Lehenengo saioan: 17:00--18:00; 0 10 leku.
- Bigarren saioa: 18:00--19.00 10 leku.
Maiatzaren 20an, larunbatean:
- Lehenengo saioan: 17:00-18:00; 10 leku.
- Bigarren saioa: 18:00-19:00 10 leku.
Parte hartzeko, beharrezkoa da Bilbao Kirolak entitatean izena ematea Bilbao Kirolak entitatearen webgunearen edo kiroldegietako salmentarako makinen bidez.
Partaideei behar den urpekaritza-material guztia emango zaie; ondorioz, toalla, txanoa eta txankletak baino ez dituzte eraman beharko.
Eskaladako monografikoak
Eskaladako 6 saio monografiko programatu dira Errekaldeko Udal Kiroldegiko rokodromoan:
- Apirilaren 29an eta 30ean (larunbata eta igandea) (14- 99 urte)
- Maiatzaren 13an eta 14an (larunbata eta igandea). (7-14 urte)
- Maiatzaren 27an eta 28an (larunbata eta igandea) (14-99 urte)
Kasu horietan guztietan, saioen ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da. Ikastaro monografiko bakoitzean, 8 pertsonak parte hartuko dute, gehienez ere.
Abonatuentzako tarifak, berriz, 21,15 izango dira adingabeentzat, eta 29,50 helduentzat.
Abonatu gabeko pertsonek, 18 urte baino gutxiago badute, 50,65€ euro ordainduko dute, eta helduek 70,50 euro.
Izena ematea, bestalde, Bilbao Kirolak entitatearen webgunearen bidez egin ahalko da, on-line, edo kiroldegietako salmentarako makinen bidez.
Uretako puzgarriak
Uretako puzgarriak izango dira Txurdinagako udal kiroldegian, maiatzaren 6an, zapatuan, eta bi saio izango dira, eta bakoitzean 98 lagunendako lekua izango da.
Maiatzaren 6an, larunbatean:
- Lehenengo saioa: 16:30
- Bigarren saioa: 18:00 .
Jarduera doakoa izango da, eta parte hartzeko interesa dutenek Bilbao Kirolak entitateko abonatuak izan beharko dute; aldez aurretik eman beharko dute izena jarduera horretarako, Bilbao Kirolak entitatearen web-orrian edo kiroldegietako salmentarako makinetan.
12 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute. Eta, 8 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute uretan. Heldu bakoitzak, gehienez, 5 adingaberen ardura eduki ahal izango du.
Herri Kirolak- Bilbao Altxatuz
Maiatzean, Bilbao Altxatuz programaren bigarren edizioa hasiko da, eta Uriko plaza batzuetara eta besteetara eramango ditu herri-kirolen erakustaldiak.
Maiatzaren 13an, larunbatean:
- Indautxu plaza. 12:00etatik aurrera. 8 eta 14 urte bitarteko adingabeek jarduera programatuetan parte hartu ahal izango dute.
Maiatzaren 14an, igandean:
- Arangoiti aparkalekuan 13:00etatik aurrera.
- Garaizar plazan, 13:00etatik aurrera.