Apirilaren 21etik maiatzaren 12ra bitartean, Bilboko Bertendona Institutuak uriko musikaren epizentroa bihurtuko da, 'Musika dibertigarria da - La Música me divierte' programaren kontzertu didaktikoen edizio berria dela eta. Sarrerak dagoeneko salgai daude bost euroan.
Atal berri honetan honako talde hauek parte hartzen dute: Euskal Barrok Ensemble; Ahaire Eho flauta laukotea; Arantza Aguirre eta Garazi Navas artistak; eta Joshua Edelman & Anita Gasti.
Bere proposamen guztiek 'Musika dibertigarria da – La Música me divierte' programaren helburua partekatzen dute: herritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzea eta publikoa musika klasikora eta beste musika genero batzuetara hurbiltzea.
Kontzertu guztiak publiko guztientzat diseinatuta daude, apirilaren 21ean, ostirala, Euskelelea, Euskal Barrok Ensembleren programa irekiko duen proposamena izan ezik, haurrei (3 urtetik aurrera) eta familiei zuzendutako proposamena baita.
Sarrerak salgai daude jada BilbaoKulturaren webgunean. Sarrera kupo txiki bat erreserbatuko da aretoan bertan saltzeko, kontzertu bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik.
Programazioa
Apirilak 21, 18:00etan.
Euskal Barrok Ensemble - Euskelelea
- Ilustrazioak: IRRIMARRA Testuak: JUAN KRUZ IGERABIDE
- Irudimena airean eramango du Euskeleleak 3 urtetik gorako haur eta familiei eskainitako ipuin musikatu honetan.
Apirilak 28, 19:00etan.
Flauta laukotea Ahaire Eho - ¡Música, Maestras!
- Nagore Larrión Peña, Beatriz Pomés Jiménez, Natalia Sánchez Abad, Irene Ruiz Larios
- Emakume Artisten eta Sortzaileen Sareak (ESAS) gutun bidezko harreman bat aurkeztu du, fikziozkoa, Cécile Chaminade, Yvonne Desportes, Sofiya Gubaidúlina eta beste emakume musika-ontzaile batzuen biziak eta obrak iruten dituena. Kontzertuak, bere musika-lanekin gu xarmatu ez ezik, badu asmo dibulgatibo bat ere, eta arlo arteko izaera ere bai, musika, ikus-entzunezkoak, argiak eta itzalak nahasten baititu.
Maiatzak 5, 19:00etan.
Arantza Aguirre, Garazi Navas - Esku-soinua, musika-tresna bidaiari hori
- Nekez irudika zezakeen Cyrill Demianek 1829an esku-soinua patentatu zuenean musika-tresna horrek bere tailerraren mugak hain laster zeharkatuko zituela. Are eta gutxiago, herri-musiken eta musika tradizionalen artera sartuko zela hamarraldi gutxiren buruan. Bidaia bat proposatzen dugu, entzunez eta zentzumenen bidez egitekoa. Bidaia horretan, musika-tresna hain bidaiari horrek itsasoz nahiz lehorrez egin zituen ibilbideak marraztuko ditugu.
Maiatzak 12, 19:00ETAN.
Joshua Edelman & Anita Gasti - Tribute to the Ladies of Jazz
- Anita Gasti, ahotsa; Eric Surmenian, kontrabaxua; Joshua Edelman, pianoa eta zuzendaritza
- Jazzaren mundua beti izan da gizonena batik bat. Hala ere, izan ziren emakume talentutsuak, distiragarriak eta borrokariak, jazz-agertokietan leku bat egitea jadetsi zutenak. Haietako batzuk musika-tresnen jotzaileak izan ziren, beste batzuk ahotsa erabiltzen zuten kantariak, eta guztiek ere ondare baliotsu bat utzi digute, proiektu honen errepertorioaren inspiragarri.