Datorren asteartean, apirilak 18, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, sare sozialetan aurkitzen diren egiazko edo gezurrezko informazioa izango da eztabaidagaia Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko areto nagusian egingo den 'Eztabaidak Literaturarekin XXI. Mendean' zikloaren hitzaldi berri batean.
Bertan parte hartuko dute Jorge Volpi eta Daniel Gascon idazleek eta Alicia San Juan kazetaria, modearadorea izango da.
Elkarrizketan, albiste faltsuek gure gizartean duten eraginaz, politikan sortzen duten kalteaz edo iruzkin amorratuak eta irainak sare sozial guztietatik nahi bezala dabiltzala dirudien moduaz hitz egingo dute, “Lo que ocultan las redes sociales: verdades, mentiras y posverdad” izeneko hitzorduan.
Jorge Volpi idazle mexikarra da, crack belaunaldiko kidea, eta, 2016az geroztik, UNAMeko Kultura Zabalkundeko koordinatzailea da. 2018an, Alfaguara Saria jaso zuen, “Una novela criminal” lanarengatik.
Daniel Gascón itzultzailea, idazlea, gidoilaria eta editorea da. Zutabegile gisa lan egin ohi du El País egunkarian, eta Letras libres kultur aldizkariaren Espainiako edizioa zuzentzen du.
Alicia San Juan kazetaria da eta Radio Euskadin lan egiten du. Chico y Chica musika taldeko kidea da.
Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago.
- Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
- Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.