Azkenaldian ohi bezala, Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du igande honetan, apirilak 9, uriaren erdigunetik Bilbao Arenara joateko, bertan jokatuko baitu Bilbao Basketek ligako partida berri bat. Ekimen honekin, Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du herritarren artean. Behin behineko linea hau Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da.

Horrela, bada, igandean, Bilbao Basket – Barça partida dela eta, 17:00etan, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 16:00etatik aurrera).

Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30 eta G5 autobus-lineak haien ibilbideak aldatuko dituzte partiduaren ondorengo minutuetan, Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo du.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo Bilboko Udalaren webgune ofizialak Bilbobuseri eskainitako atalean.