Ostegun honetan Etxebizitzaren eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkarteak (AVS) Bilboko Udal Etxebizitzak entitatea saritu du Etxebizitza Kolaboratibo Jasangarria izeneko programa dela-eta. Jon Bilbao Udal Etxebizitzak udal entitateko presidente eta Etxebizitza Saileko zinegotzi ordezkaria adierazi du sari honek "bultzatzen" diela "abangoardian irautera etxebizitza publikoen arloko iniziatiba berritzaileetan". "Kasu honetan, gure buruari ezarri diogun xedea izan da etxebizitza sozialen errentariei parte harraraztea etxebizitzaren jasangarritasun-helburuetan, energia-efizientziaren arloko hobekuntzetan", abiarazi du.

Sari horien bidez, ezagutza agertu zaie kudeatzaile publikoen jardunbide egokiei, etxebizitza-beharrizanei erantzutearren eta beharra duten pertsona guztiei ––bereziki higiezinen merkatura sartzeko zailtasun handienak dituzten gizataldeei– etxebizitza eskuratzen laguntzearren baliatuei.

Edizio honetan, zortzi kategoria izan dira: obra berriko eraikin jasangarria; etxebizitza-parkea administratzearen eta kudeatzearen arloan gauzatutako jarduna; eraikinak modu jasangarrian birgaitzea; europar Bauhaus delakoarekin bat datozen ondare eraikinak birgaitzea; hiriaren berroneratze integratua; zerbitzu publikoen kudeaketa; Garapen Jasangarriko Helburuak aplikatzeko praktika; eta, azkenik, pertsonei begira abiarazitako berrikuntza sozialeko iniziatiba; azken kategoria horretan eman zaio saria Bilboko Udal Etxebizitzak udal entitateari, Etxebizitza Kolaboratibo Jasangarria izeneko programa dela-eta.

Sarietan, honako hauek balioetsi dira: jasangarritasun ekonomikoa, esku hartzea zenbateraino errepika daitekeen; esleipendunen ezaugarriak; eremuko bizilagunak eta lehendik zetorren egoeraren arabera emandako soluzioak.

Bilboko Udal Etxebizitzak esleituko ditu maiatzetik aurrera, haiek errentan hartzen dituzten pertsonei etxebizitzaren mantentze-lan jasangarrietan parte harrarazteko, eta, era, horretan, erabiltzaileek ere ondasun publikoen mantentze-lanen erantzukizuna har dezaten.

Programaren izena Etxebizitza Kolaboratibo Jasangarria da; beraren bidez, konponketa-lan txikiak behar dituzten etxebizitzak eskainiko zaizkie baldintza hauek betetzen dituzten pertsonei: Etxebiden izena emanda egon behar dut; hirian erroldatuta egon behar dute, urtean 3 urte gutxienez; 55 urte baino gutxiago izan behar dituzte; gutxieneko diru-sarrera batzuk izan behar baitituzte, urtean 21.000 eurokoak; obraren kostua aurreratzeko konpromisoa hartu behar dute. Modu horretan, etxebizitza bat eskuratu ahal dute, etxebizitza bat esleitzeko ohiko bidean zain egonda baino arinago.

Egin beharreko inbertsioaren ordainetan, Bilboko Udal Etxebizitzak udal entitateak barkatu egingo die errentaren zati bat, urteko lehenengo bi urteetako kontratu-errentaren % 80, gehienez ere. Lehenengo urtean, errentaren % 50 barkatuko zaie, eta, bigarrenean, obren zenbatekoa, hainbanatuta, aldi horretarako aurreikusitako kontratu-errentaren gehieneko % 80raino.

Bilboko Udal Etxebizitzak udal-entitateak, maiatzetik aurrera, gutun bat bidaliko die Etxebide programan izena emandako pertsonei, lehen aipatutako irizpide horiekin bat datozenei, eta asmoa da proiekturako izendatu diren 50 etxebizitzak esleitzen hastea lehen fase horretan.

Programak aurreikusten du zazpi urteko kontratuak egitea, epea luzatzeko aukerarekin. Errentak, berriz, honako hauek izango dira: hilean 450 euro, logela bakarreko etxebizitzetarako (pertsona bat edo bi); hilean 500 euro, logela biko pisuetarako (gehienez, hiru pertsona), eta hilean 550 euro, hiru logela dituzten etxeetarako (gehienez ere, lau lagun).

Bilboko Udal Etxebizitzak udal-entitateak atal bat sortuko du bere webgunean, programari buruzko argibideekin eta materialei eta berritze-lanetan parte hartzen duten gremioei exijitu ahal zaizkien berme berdeei buruzko informazioarekin. Horrez gain, aukera izango da hainbat jardueratan parte hartzeko, hala nola jasangarritasunari eta energia-efizientziari buruzko sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak, edota etxebizitza-parke publikoetako herritarren bizikidetza jasangarritasunaren eta hiri-ekologiaren ikuspuntutik hobetzeko programetan.

Etxebizitzak elektronikoki esleituko dira. Interesdunek telematikoki hautatu ahalko dute beren etxea, eta, aukeratutako pisua bisitatu eta gero, hiru eguneko epea izango dute kontratu-izapideak hasi ala ez erabakitzeko.