Bilboko Emakumeen Mutilazio Genitala (EMG) Prebenitzeko Programa Integralak hamar urte bete ditu 2023 honetan. Urte hauetan, Bilboko Udalak 189 Osasun Agente prestatu dira, praktikatik bizirik atera ziren 159 emakume afrikar eta praktika hori bertatik bertara ezagutzen duten 30 gizon afrikar.

Programaren hamargarren urteaurrena ospatzeko, Udalak “10 urte balioetan bat eginik” izenburua aukeratu du otsailaren 6an ospatzen den Emakumeen Mutilazio Genitalarekiko 0 Tolerantziaren Nazioarteko Egunaren barruan.

ziar Urtasun Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia izan da ekitaldiaren buru, eta hainbat aurpegi protagonista izan ditu, besteak beste, Amelia Valladolid Urdangaray, Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Erditze Unitateko Burutzakoa; Goizane Mota, Erakunde arteko “Programa integralaren mugarriak” Protokoloaren koordinatzailea; eta Djenatu Intchasso (Nigeriakoa) eta Seydou Togola Diarra (Malikoa) Osasun agenteak.

Topaketan, hamar urte hauetan praktika hori prebenitzeko prestatu diren agenteen –emakumeak eta gizonak– ordezkaritza ere izan da. Bertan, Emakumeen Mutilazio Genitalaren Prebentziorako Udal Programak 10 urte bete dituela ospatu da; Erakunde arteko Protokoloa eta Dekalogo eguneratua berretsi dira; Erakunde arteko Batzorde osoari eskerrak eman zaizkio eta haien dedikazioa aitortu da; eta Osasun Agente afrikarrei balioa emateko balio izan du.

Bilboko Udala 2008. urtetik ari da emakume etorkinekin prebentzio komunitarioan lanean, Emakumea, Osasuna eta Indarkeria Programaren barruan. 2012. urtean, Osakidetzak, Basurtuko Ospitalean, euren jatorrizko herrialdeetan umetan Mutilazio Genitala jasandako bi emakume antzeman zituen. Emakume horiek Osasun Agente gisa prestatzen dira, sexu- eta ugalketa-osasunari eta genero-indarkeriari buruzko edukiekin, EMGren praktikaren inguruan, hain zuzen ere.

Une horretatik aurrera, 189 Osasun Agente prestatu dira, praktikatik bizirik atera ziren 159 emakume afrikar eta praktika hori bertatik bertara ezagutzen duten 30 gizon afrikar.

Era berean, 2.000 emakume eta gizon baino gehiagok Emakumeen Mutilazio Genitalaren prebentzioaren inguruko informazioa jaso dute eta praktika horrek legeari eta osasunari dagokienez dituen ondorioei buruz hausnartu dute eta sentsibilizatu dira Bilboko Udalaren programari esker. “Emakumeak praktika hori bertan behera uzteko bozeramaile eta solaskide bihurtu dira, eta harremanak sortu dituzte haien artean, euren alaben eskubideak defendatzeaz gain, beste lagun, senide eta ezagun batzuenak ere defendatu gura dituzte eta. Eta trebatutako gizon afrikarrek ere bat egin dute lan horretan”, asteazken goizeko esku-hartzeetan azaldu dutenez.