Síguenos en redes sociales:

Eraldaketa Digitalerako Agenda 2030 aurkeztu du Bilbok

Eraldaketa Digitalerako Agenda 2030 aurkeztu du BilbokBilboko Udala

Asteazken honetan goizean, azaroak 16, hiria ehun ekonomikoa berritzailea duen hiri bihurtzea helburu duen Bilboko Eraldaketa Digitalerako Agenda 2030 aurkeztu egin da.

Herritarren Arretako eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzi Oihane Agirregoitiak eta Bilbaotik-eko zuzendari Ane Miren Ibáñez Zugazagak dokumentua aurkeztu dute gaur goizean prentsaurrekoan. Agirregoitiak nabarmendu du oso garrantzitsua dela teknologia berriak erabiltzea “hiri adimendunen tresna eragile eta eraldatze-palanka gisa. Orain arte bezala Bilbo uri erakargarria izan dadin lanean ari gara, bizitzeko, lan egiteko eta sortzeko balioetan oinarrituta, inor atzean utzi gabe".

Aurkezpenean, Agirregoitiak adierazi du Eraldaketa Digitalerako Agenda 2030 “estrategia bizia, irekia eta malgua dela, sortzen diren proiektu berezi eta estrategiko berriak bertan sar daitezke-eta”. Zinegotziak azpimarratu duenez, “Bilbok ingurune jasangarri baten alde egiten du, hazkunde ekonomiko etengabeari uko egin gabe, herritarrentzako zerbitzu aurreratuak eskainiz eta herritarrak, hartzaileak eta sortzaileak ere izanik, baita parte-hartzaileak ere”. “Egitura ekonomikoarentzat erreferentziazko hiria izan nahi du Bilbok; bertako talentuari eutsi eta kanpokoa erakarriko du eta, gainera, horrela, erakargarria izango da IKT sektorearen ezarpenerako eta garapenerako, horrekin enpresak eta lan postuak sortzen lagunduz”, gehitu du.

Gainera, Oihane Agirregoitiak nabarmendu duenez, “Bilbok enpresek eta erakundeek osatutako ekosistema bultza dezan nahi dugu, informazioa, ezagutza eta jarduketak partekatzeko eta, horrela, modernizazio eta eraldaketa digitala gidatzekoKonponbide erabilgarri, atsegin eta irisgarriak probatzen diren hiria; horiek probatuko dira benetako “living lab” izango diren esperimentazio-espazioetan, aukera emango dutenak partekatutako erronkak gainditzeko eta, horrela, beste hiri batzuetarako erreferente bilakatzeko”.

5 helburu, 15 ildo estrategiko eta 30 proiektu baino gehiago

Bilboko Eraldaketa Digitalerako Agendak 5 helburu, 15 ildo estrategiko eta 30 proiektu berezi eta estrategiko baino gehiago ezartzen ditu. Agenda garatzeko aurrekontua 67 milioi eurotik gorakoa da, eta dotazio ekonomikoaren zati bat Europako deialdietatik dator.

Smart Business, jarduera ekonomikoa azkartzea

Teknologiek lehiakorragoak izateko eta bezeroei zerbitzu hobeak eskaintzeko aukera ematen dute. Horregatik helburua da Bilboko enpresa-sarearen eraldaketa digitala sustatzea, batez ere enpresa txikietan eta saltokietan, funtsezkoak baitira urian. Lehen misio hori merkatu-eredu berrietara egokitzeko eta lehiakorrak izaten jarraitu ahal izateko espazioak eta elementuak bultzatzea. Horretarako, esparru teknologikoko eragileen aldeko apustua egiten dugu, enpresa-sarean ezar daitezkeen irtenbide berritzaileak ziurtatuko dituztenak.

Helburu hori lortzeko, Udalak 2 ildo estrategiko eta 2 proiektu zehatz ezarri ditu:

Merkataritzako zerbitzu adimendun berriak,

  • Merkataritzaren Behatokia.

Ekintzailetza digitalaren hiria,

  • Teknologia-parkeak bultzatzea.

Smart living, hiri lagunkoia sustatzea

Teknologia herritar guztien eguneroko bizitzako alderdi asko hobetzen dituen tresnatzat hartuta, erronka da Bilbo funtzionalago, erosoago, erakargarriago eta irisgarriago baterantz aurrera egitea.

Horretarako, 6 ildo estrategiko eta 10 proiektu azpimarratu dira ondo gai hauetan: mugikortasuna, turismoa, osasuna, segurtasuna, inklusioa, gizartea eta adinekoen integrazioa.

Hiri-mugikortasun jasangarriaren eredu berriak,

  • konektatutako mugikortasuna eta mugikortasun autonomoa.
  • modalitate anitzeko mugikortasuna.
  • mugikortasun motorizatua erregulatzeko zerbitzuen kontrol-zentro bateratua.

Bisitariaren esperientzia,

  • BIOTIP.

Uri osasungarria,

  • Bilbao Kirolak erakundearen kudeaketaren eraldaketa digitala.
  • Kirol-zerbitzu berri adimendunak.

Gizarte-inklusioa,

  • Gertu: irisgarritasuna.

Uri segurua,

  • Herritarren segurtasunerako estrategia digitala.

Adinekoen integrazioa,

  • Gizarte: pertsonak zaintzeko eta bakardadea prebenitzeko programa pilotuak.
  • GEG: Gizarte Ekintzarako Gobernua.

Smart people, pertsonengan kultura digitala garatzea

Kultura teknologikoa garatzea da helburua, pertsona guztiek izan ditzaten oinarrizko gutxieneko gaitasun digitalak. Gainera, Bilbok abangoardiako profesionalak prestatu, mantendu eta erakartzen ditu, besteak beste adimen artifizialaren, zibersegurtasunaren eta konputazio kuantikoaren arloetan.

Aipatzekoak dira 3 ildo estrategiko eta 6 proiektu:

Pertsonen gaitasun digitalak,

  • Eten digitala administrazio-izapideetan.
  • Herritarren eskubide digitalak.
  • Herritarrak teknologia berrietan gaitzea.

Talentu digital espezializatua,

  • Lankidetza unibertsitateekin, lanbide-heziketako zikloen zentroekin, teknologia zentroekin, ikerketa kooperatiboko zentroekin…

Kultura- eta sormen- gaitasunak,

  • Itsasadar Digitala.
  • Artxanda murgiltzailea.

Smart sustainability, baliabide naturalak zaintzea

Helburua da bilbotarrentzako ingurune osasungarriago baten alde egitea eta karbono-aztarna txikiagoa lortzen laguntzea. Bilbok zero emisioko mugikortasunaren aldeko apustua egin du, uri berdearen alde, aire-kalitate hobea duena, energia gehiago aurrezten duena eta energia berriztagarriak erabiltzen dituena, ura eta hondakinak hobeto kudeatzen dituena, eta baliabideak ekonomia zirkularreko eredu baterantz berrerabiltzen dituena.

2 ildo estrategiko eta 4 proiektu azpimarratzen dira:

Energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak.

  • Malgutasunaren agregatzailea (uriko sare elektrikoa).

Jasangarritasuna

  • Ingurumen Estrategiaren Behatokia.
  • Hondakinak biltzeko kudeaketaren sistema adimenduna.
  • Udal zerbitzuen ur-eskariaren kontsumo erregistratuak.

Smart government, gobernu irekia, parte-hartzailea eta eraginkorra izatea

Helburua da administrazio publikoa berritzaile, bizi eta eraginkor baterantz aurrera egitea, ongizate-estatua eta bizi-kalitatearen hobekuntza bultzatuko dituena, herritarren, enpresen eta erakundeen beharrei erantzungo dieten irtenbideak eta zerbitzuak sortuz. Horretarako, beharrezkoa da zerbitzuak, prozesuak eta horien egitura modernizatzea, teknologiaren bidez, enpresak eta, bereziki, herritarrak ardatz izango dituen orientazio berri batetik.

Aipatzekoak dira 2 ildo estrategiko eta 9 proiektu zehatz:

Zerbitzu aurreratuak

  • Administrazioaren zerbitzu aurreratuak eta pertsonalizatuak herritarrentzat eta enpresentzat eta Interneteko presentzia-eredua.
  • Open Data NextGen Bilbao.
  • Presentzia digitala.
  • Bilboko Udala eta udal entitate publikoak datuetatik gobernatutako antolakuntza bihurtzea.
  • Herritarrei arreta emateko zerbitzu aurreratuak.
  • Kanal anitzeko udal-zerbitzu publikoen kudeaketa pertsonalizatua.
  • Digital Twin Bilbao.

Digitalizaziorako azpiegiturak

  • Hyperconnected City Bilbao
  • Cyber Security Shield Bilbao

Katalizatzailea: berrikuntza eta azelerazio poloa

Gainera, zeharkako katalizatzaile bat planteatu da, berrikuntza- eta azelerazio-polo gisa. Katalizatzaile horrek aukera emango du proiektu berritzaileak bultzatu eta bizkortzeko, eraldaketa digitala sustatuko duten eta jarduera ekonomikoa erakartzeko funtsezko faktore izango diren hainbat tresnaren bitartez, gauzatzeko epeak minimizatuz eta horrela ziurgabetasuna murriztuz eta itzulera maximizatuz.

Katalizatzailea ez dago ildo estrategiko jakin baten barnean, ildo guztiei ematen die laguntza.

  • hiriko proiektu pilotuak sustatzea (ibilgailu autonomoa, Zorrotzaurreko Plana, G20 Global Smart Cities Alliance)
  • berrikuntza-ekosistema artikulatzea (Bilbaotik laborategia/behatokia sortzea, hainbat eragileren lankidetza sustatzea, ekintzailetza sustatzea, finantzaketa lortzea eta parte-hartzea sustatzea).
  • eskubide digitalak bultzatzea (Bilbao Data Manifesto, IT printzipioen dekalogoa eta arrakala digitala).