Bilboko Udalak Begoñan izandako eraso matxista gaitzetsi du
Gaur arratsaldean, irailak 23, Bilboko Udalak adierazpen ofizial bat argitaratu egin du Begoñan gertatutako eraso matxista gaitzesteko.
Hau da Udalak egindako adierazpen ofiziala:
1. Bilboko Udalak irmotasun osoz gaitzetsi eta bere samina agertu nahi du Begoñan izandako eraso matxistarengatik. Ekintza horrek osotasun fisiko eta moralaren kontrako erasoa izateaz gain, giza-eskubideen haustura larri eta jasanezina dakar berez. Udal honek horrelako ekintzak arbuiatu eta ulertezintzat jotzen ditu. Halaber, emakumeari baita gertukoei ere, gure babesa helarazi gura diegu.
2. Eraso sexual eta sexistek gizartean eta gure bizimoduan, arlo pribatuan zein publikoan, ematen den indarkeria matxista islatzen dutela gogorarazi gura die bilbotarrei. Ildo horretan, emakumeentzat errespetuzkoak ez diren mota guztietako jokabideak arbuiatzen ditu, keinu zein jarrera sexistak eta muturreko erasoak barne hartuta.
3. Hori dela eta, Bilboko Udalak berdintasunaren aldeko gizarte zuzena lortzeko duen konpromisoari lotuta, edonolako eraso sexistei aurre egiteko deia luzatzen die herritarrei eta, aurrekoaren ondorioz, inolako tolerantziarik ez agertzera eta ekintza horiek zigorrik gabe ez uztera gonbidatzen ditu. Guztiok azaldu behar dugu emakumeen aurkako indarkeriaren edozein agerraldiren kontra. Horretarako, ekintza horiek salatu behar ditugu, ez ditugu baimendu behar eta haien aurrean ezin gara isildu; aitzitik, gure babesa erakutsi behar diegu jasaten dituztenei, hitz batean, banakako eta taldeko erantzukizuna gure gain hartu behar dugu eraso matxisten aurrean.
4. Bilboko Udalak eraso horiek gaitzesteko ekintzetan parte hartuko du eta Genero Indarkeriaren alorrean Arretarako eta Prebentziorako Programaren udal zerbitzuak horietaz baliatu behar dituztenen esku jarriko ditu, arreta osoa eta espezializatua eskaintzeko asmoz.
Temas
Más en Bilbao
-
Cuatro de cada diez detenidos en Bilbao son delincuentes reincidentes
-
Ostras y cuajada se reinventan en Bilbao: La Palma triunfa con su pintxo ganador en el GaztaFest
-
La final de la Europa League en Bilbao disparó la ocupación hotelera en mayo
-
El equipo de gobierno del Ayuntamiento de Bilbao rechaza las 32 enmiendas a la tasa de basura