Aburtok Txikigunea inauguratu du
Igande honetan goizean, abuztuak 22, Txikigunearen inaugurazioan hartu du parte Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, jaietako zinegotzi Itziar Urtasunekin batera. Bertan izan dira baita ere Iratxe Palacios txupinera eta Itziar Lazkano pregoilaria.
Txupinerak, NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko 17 Helburuak protagonista direla, Planeta Salbatzeko Zentro Unibertsal bihurtuko den Txikiguneko jardueren hasiera ekarri duen txupina bota du.
Erronka, txikienek GJHen esanahia eta garrantzia ulertzea da, ingurumena zaintzeko eta hiri jasangarriagoak, bidezkoagoak eta bizigarriagoak lortzeko. Horretarako, Txikiguneak 33 jarduera dibertigarri, dinamiko eta parte-hartzaile planteatzen ditu, ardatz estrategiko gisa Pertsonak, Planeta, Bakea, Oparotasuna eta Aliantzak hartuta, besteak beste, eta Casilda Iturrizar Parkean, Pergolan eta aurten baita Ahateen Urmaelean ere banatuta egongo dira.
Txikigunea, gainera, Antzerkiaren eta Arte Eszenikoen agertokia izango da arratsaldetan, 19:30etatik aurrera.
“Umeen adiskide den hiriko" txu txu trena
Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, Itziar Urtasun Jaietako Zinegotziarekin eta Jai Batzorde Mistoko beste kide batzuekin batera, “Umeen Adiskide den Hiriko” Txu Txu trenean iritsi da parkera. Tren hori Txikigunera iristeko alternatiba doakoa, dibertigarria eta familiarra da. Umeentzako orgak eramateko prestatuta dago eta arrapala bat dauka mugikortasun urriko pertsonak zuzenean sartu ahal izateko. 25 minuturo ibiliko dira, goizez eta arratsaldez, bi geltokirekin: Ernesto Erkoreka plaza eta Euskadi plaza.
Datorren igandera, abuztuak 28ra, arte, Txikiguneak goizeko zein arratsaldeko ordutegia izango du, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara.
Temas
Más en Bilbao
-
Una influencer bilbaina denuncia un intento de robo y advierte del método usado en Aste Nagusia
-
La cara más dulce de Aste Nagusia: Marijaia, Gargantua o la baldosa se convierten en pasteles durante las fiestas
-
Actrices y actores protagonizan la Aste Nagusia
-
Este es el programa de Aste Nagusia para hoy, martes 19