Ostiral honetan, maiatzaren 27a, Oihane Agirregoitia Arreta, Herritarren Partaidetza eta Nazioarteko zinegotziak Ruairi Kelly zinegotzia buru duen Eskoziako ordezkaritza hartu du bilera berezi baterako. Bilbok eta Glasgowk jardunbide egokiak partekatzen dituzte hainbat arlotan, hala nola ingurumenarenean (COP26, Ekonomia Zirkularra), berrikuntza irekiarenean (Zero2) edo gizarte gaiei buruzkoan (AntiRumores programa). Horregatik, nazioarteko esperientziak eta helburuak partekatzeko bildu dira.
Bilbok eta Glasgowek harreman naturala dute 2019tik. Harrezkero, interesak eta erronkak partekatu dituzte nazioarteko hainbat foro eta saretan, besteak beste, Eurocities, Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak (CGLU) eta Local4ActionHub, Bilboko Udalak bultzatua, Bilbao Balioen Hiria ardatz nagusitzat hartuta.
NAZIOARTEKO HARREMANAK
Bilboko Udala uriaren nazioarteko posizionamenduan ari da lanean, hainbat lan-sareren, ordezkaritzen bisiten, ekitaldien eta beste hiri batzuekiko akordio edo senidetzeen bitartez.
Datozen asteetan, Bilboko Udalak, besteak beste, honako hauetan parte hartuko du: Eurocitiesen Batzar Nagusian, Finlandiako Espoo hirian; CGLUren Bureau exekutiboan, Sevillan; Radix Big Tent Festival delakoan, Bristolen; eta World Cities Summiten, Singapurren.
Gainera, Bilboko Udalaren agendaren barruan, Bristol eta Bordele bezalako hirietako ordezkaritzekin eta Suedia edo India bezalako herrialdeetakoekin antzeko bilerak egitea aurreikusita dago.