Bilboko suhiltzaileek autoeskaileradun ibilgailu bat izango dute
Bilboko suhiltzaileek zerbitzuen kalitatea nabarmen hobetuko duen autoeskaileradun ibilgailu bat izango dute. Bilboko Udalak erosiko du goietan erreskatatzeko ekipo bat eta sistema bat izango dituen ibilgailua. Bada, kamioi honek aurrekoa ordeztuko du.
Kamioi berriak eskailera automatiko bat izango du, 40 metrokoa, eta azken tarte artikulatu bat; kamioi hori erosteko, gaur den egunean lizitazio-fasean baitago, 970.000 euroko aurrekontu bat izendatu da (BEZa barne).
Kabinan sei pertsona sartu ahalko dira, gutxienez, eta salbamendurako saski bat ere izango du, lau pertsonarendako, gutxienez; halaber, haren eremu erabilgarria 1 metro koadro baino gehiago izango da.
Gasak pasiboki kudeatzeko sistema bat izango du, eta airez edo urez hoztu ahal izango da; txasisa beren beregikoa izango da Suhiltzaileen Zerbitzuek erabiltzeko.
SUHILTZAILEEK ZERBITZUA
Iaz, Herritarren Segurtasuneko Saileko Babes Zibileko Zuzendaritzak 3.286 abisu jaso zituen, guztira. Kopuru horretan, % 46,35 (guztira 1.523 abisu) laguntza teknikoetarako izan zen, eta 979 salbamenduetarako izan ziren (% 29,79); gainerakoa, 784 egikune, suak itzaltzeko izan ziren (% 23,86).
Suteengatik izandako abisu horien artean, gehien-gehienetan kalean jardun beharra izan zen (367 abisu, guztira), edo etxebizitzetan (288, guztira). Abisu gehien izan ziren hilabeteak iraila (86), urria (86) eta abendua (85) izan ziren.
Bestalde, suteagatiko abisu gehien Ibaiondok (146 abisu), Abandok (129 abisu) eta Deustuk (87 abisu) jaso zituzten.
Temas
Más en Bilbao
-
Del paraguas al abanico: así será el tiempo en Bizkaia esta semana
-
Empieza la cuenta atrás para el Bilbao BBK Live: este lunes arranca el canje de pulseras
-
El bilbaino Mikel Herce será la voz en Europa de la juventud vasca
-
Zortzi kontzertu eskainiko dira Aste Nagusian Gizakundearen Elizako Musika Klasikoaren zikloaren barruan