Síguenos en redes sociales:

Juan Mari Aburtok Larrakotorreko lorategiak inauguratu ditu San Inazion

Juan Mari Aburtok Larrakotorreko lorategiak inauguratu ditu San InazionB. U.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Larrakotorreko lorategiak bisitatu ditu San Inazio auzoan, berritzearen emaitza bertatik bertara ikusteko. Bilboko Udalak jakitera eman duenez, honako lan hauek egin dira: kaleko parterrak eta zintarriak birmoldatu, zuhaitzak landatu eta lore-espezie berriak jarri dira, forma zirkularrak edo uhinak dituzten trinkoak osatuz.

Jarduketa horietan funtsean, bi lan-mota egin dira. Alde batetik, lorezaintzaren arloa: parterretan zuhaitzak eta espezie berriak landatu dira; eta, bestetik, telegestionatutako ureztatze-sistema berritzaile bat ezarri da, esperientzia pilotu gisa abian jarri dena eremu honetan.

Larrakotorre kalera gerturatu dira ostegun honetan Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Asier Abaunza Obretako, Hiri Plangintzako eta Proiektu Estrategikoetako zinegotzia, eta udal korporazioko beste kide batzuk.

Obra hauek 487.524,58 euroko aurrekontua izan dute eta azken bost hilabeteetan egin dira.

LOREZAINTZA, URBANIZAZIOA ETA ALTZARIAK

Lau lorategietan landare-lur berria eta landareak jarri dira. Lore espezie berriak jarri dira, forma zirkularreko edo uhin-formako konposizioak osatuz, lorategiei forma eta koloretako jarraitutasun bisuala emateko. Konposizio horiek osatzeko lau espezie erabili dira: Hipericum Hidcote (heskai horia), paisaia-arrosa zuria eta larrosa, Loropetalum Black Pearl (apaingarri gorria) eta lirio urdinak.

Gainera, Pyrus Calleryana espezieko (loredun madariondoa) hamabi zuhaitz landatu dira, 18 eta 20 zentimetro bitarteko perimetrokoak, 1. eta 2. jarduketetan dauden atsedenlekuei itzala emango dietenak.

Parterre guztien zintarrien ordez, granitozko bistako agregakinez aurrefabrikatutako zintarri berriak jarri dira, eta haien inguruetan 30 zentimetroko zerrenda jarri da zoladura moduan.

Gainera, atsedenleku biak handitu egin dira, parterreetako batzuk moztuz, haien forma aldatuz eta baldosa berarekin zolatuz.

Altzariei dagokienez, jarduera-eremu horien barruko hiri-elementu guztiak kendu egin dira, lanak egin ahal izateko, eta haiek amaitu ondoren berriro jarri dira. Gainera, banku berriak jarri dira, modu zirkularrean edo bihurgunetsuan paratuak, tarte guztietan; eta kort-altzairuz forratutako lorategiak ipini dira, jarlekuekin bat etortzeko.

TELEKUDEATUTAKO UREZTATZEA ETA ZERBITZU-SAREAK

Larrakotorreko lorategietan ureztatze-sistema berritzaile bat instalatu da, udalaren kontrol-plataformaren bidez telematikoki kudeatuko dena. Horretarako, zuntz optikoa eraman behar izan da inguru horretara, sistema hori elikatu eta zuzentzeko.

Izan ere, proiektu honetan argiztapen-sarea ez da berritu, baina kanalizazioa egokitu eta berritu behar izan da parterre guztietan jarri den ureztatze-sistema berrira elektrizitatea eta elektrobalbuletara zuntza eramateko.

Ureztatze-sarea etengabea izateko hodiak erabili dira parterre batetik hurrengora, eta horietako bakoitzean aspertsoreak instalatu dira.