Habana Hiriko Historialariaren Bulegoak Otxarkoaga bisitatu du
Bilboko Udalak jakinarazi duenez, Habanako Historialariaren Bulegoko kideen ordezkaritza batek Otxarkoaga auzoa bisitatu du, auzoa birgaitzeko eta berroneratzeko proiektuan interesa baitute. Zehazki, Jon Bilbao Etxebizitzako zinegotzi eta Bilboko Udal Etxebizitzen presidentea eta Miguel de los Toyos Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea izan dira haiekin batera.
Oficina del Historiador de la Ciudad de La Habana erakundea, Emilio Roig-ek sortu zuen, 1938an, Habana Zaharreko kultur ondarea babesteko, eta eraikin anitz birgaitu ditu hiri hartako erdigune historikoan. Joan zen mendeko 80ko hamarkadan izan zuen goieneko unea, Eusebio Leal historiagilea buru zela, erakundearen lehen proiektuarekin, zeinaren bidez inguru hura guztia zaharberritu nahi baitzen, eta UNESCOk Habanako erdigune historikoa eta gotorlekuen sistema Gizateriaren Kultur Ondare izendatu zuelarik, 1982an. Gaur egun, proiektu horiek beste inguru batzuetara ari dira hedatzen, ez bakarrik Kubako hiriburuan, baizik eta Karibeko herrialde hartan guztian.
Gaurko hitzordu hau Kubako erakundeak berak galdegin du, eta, beraz, elkartzeko eta ideiak trukatzeko une bat izan da, Opengela hiria oneratzeko programa ezagutzera emateko, zeina Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak koordinatzen baitu, eta zeinean arlo publiko eta pribatuko beste 9 erakundek ere lan egiten baitute, Bilboko Udal Etxebizitzak organismo autonomoa barne.
Opengela programak Europako Batzordearen Horizon 2020 programaren finantzaketa jasotzen du, eta, beraren bidez, auzo-bulegoak ireki nahi dira, auzotarrei laguntzeko beren eraikinak birgaitzeko prozesu osoan zehar, eta etxejabeen erkidegoei laguntza eskaintzen zaie obrak kontratatzeko, laguntza publikoak kudeatzeko, finantzaketa eskuratzeko, energia-eraginkortasuna hobetzeko edo irisgarritasunerako.
Opengelaren europar proiektua 2023an amaituko da; orain arte, bestalde, kudeaketa-eredu bat ekarri du auzo-bulegoetarako, eta dagoneko beste udalerri batzuetan ere zabaltzen hasi dira horrelakoak, Otxarkoagako eta Eibarko proba gisakoetan ez ezik. Hain zuzen, Lasarten, Durango, Pasaian, Abanto-Zierbenan, Santurtzin eta Trapagaranen.
Temas
Más en Bilbao
-
Roban los balones colocados en el ascensor de Metro Bilbao en Indautxu
-
Seis conciertos corales gratuitos en Bilbao hasta junio
-
“En cada partido de Europa League del Athletic en Bilbao perdemos una media de 3.000 euros por bar”
-
Hasta 15.000 euros por dormir en Bilbao el día de la final de la Europa League