Bilbok eta REAS Euskadik PrESStatzen-en lehen edizioa egingo dute
Bilboko Udalak REAS Euskadirekin batera prESStatzen programa abiarazi du, lau hilabeteko garapenaren ondoren. Azaldu dutenez, programak prestakuntza eta networking fase bat eta laguntza pertsonalizatuko beste bat ditu. "Proiektu kolektibo bati ekin nahi dioten pertsonei, beren jarduera profesionalizatu nahi duten elkarteei edo ekonomia sozial eta solidarioko ereduetara igaro nahi duten enpresei zuzendutako prestakuntza- eta laguntza-programa da", azaldu dute Udaletik.
PrESStatzen ekimena garatzeko, lau hilabetez buru-belarri egon dira lanean, eta ekintzaileek ekonomia sozial eta solidarioaren esparruan ekintzaile izateko askotariko alor garrantzitsuen inguruko prestakuntza jasotzeko aukera izan dute.
ENPRESA-PROIEKTUEN "DEMO DAY"
Programari amaiera emateko, ekintzaileek proiektuak ikusgai jartzeko aukera izan dute "Demo Day" izeneko ekitaldian, non, gainera, ekintzailetza-prozesuetan babesa ematen espezializatua den epaimahai baten feedbackak entzun ahal izan dituzten, erakunde publikoetatik zein hezkuntzaren alorretik etorritako kideen ahoetatik, hain zuzen ere..
Aurkeztutako proiektuen artean, besteak beste, emakume ekintzaile ugari egon direla nabarmendu behar da; zehazki, proiektuen % 77 izan dira emakumeen ekimenak. Bestalde, proiektuen % 30 migratzaileek zuzenduak dira. Amaitzeko, taldearen belaunaldi-artekotasuna nabarmendu beharra dago, 26 eta 57 urte bitarteko ekintzaileak bildu baitira.
Aurkeztutako proiektuek hartzen dituzten sektoreei dagokienez, aniztasun ugari dago: kirola, komunikazioa, esparru artistikoari lotutako hiru proiektu, elikadura-proiektu bat, migrazio-prozesuetan laguntzeko proposamen bat eta finken administraziorako azken proiektu bat.
Helburu bi ditu prESStatzen programak: alde batetik, sentsibilizazioa, prestakuntza eta tresnak ematea ekonomia sozial eta solidarioaren ereduetatik proiektuak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileei eta entitateei; eta, bestetik, ekonomia sozial eta solidarioaren proiektuak osatu eta martxan jartzea ekintzaile zein entitateei laguntza pertsonalizatua emanez.
EKONOPOLO, BILBOKO EKONOMIA SOZIAL ETA SOLIDARIOAREN POLOA
PrESStatzen ekimena Ekonopolo proiektuaren esparruaren barruan gauzatu da. San Frantzisko auzoko Harrobi plazan dagoen Ekonopolo proiektuaren helburua da ekonomia sozial eta solidarioa babestea eta sustatzea, eta ekonomia eraldatzaile horren erreferentzia izatea, ekintzailetzako eta garapen ekonomiko, sozial eta kooperatiboko eredua den aldetik eskaintzen dituen aukerak ezagutaraziz. Era berean, ekintzailetza sozial eta kooperatiboaren garapena erraztu nahi da, enpresei ideiak sortzeko, abian jartzeko eta laguntzeko prozesuak babestuta, prestakuntzaren, orientazioaren eta helburu horretara egokitutako planen bidez.
2022. urtean garatuko diren jarduketak egiteko, jarduteko bi ardatz nagusi bideratuko dira: ekonomia sozial eta solidarioan ekitea eta Ekonopoloren proiekzio soziala.
Temas
Más en Bilbao
-
Seis conciertos corales gratuitos en Bilbao hasta junio
-
“En cada partido de Europa League del Athletic en Bilbao perdemos una media de 3.000 euros por bar”
-
Hasta 15.000 euros por dormir en Bilbao el día de la final de la Europa League
-
BilbaoBizi paraliza el servicio del 31 de mayo al 15 de junio para sustituir las bicicletas