Bidebarrietak "Dena eta ezer ez da erortzen" hitzaldia hartuko du astelehenean
Bilboko Udalak iragarri du Bidebarrieta Kulturgunean izango dela datorren astelehenean, maiatzak 9, "Dena eta ezer ez da erortzen" hitzaldia. Jardunaldia Kultura eta Pentsamendua zikloaren barruan dago eta 19:00etatik aurrera izango da Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan.
Patxi Lanceros Filosofian Doktoreak aurkeztuta, oraingo honetan, zikloaren barruko topaketak guden ingurukoak izango dira, historian eta memorian izan duten kudeaketaren ingurukoak.
Edizio honetako jardunaldiek "Declaraciones de guerra" izenburuarekin, fenomenoari pentsamendu zorrotzenetik heldu nahi diote: gerra bera, baina baita gatazka mota guztiak ere, eta gudak historian eta memorian duen kudeaketa ere, gerra ez baita garaipenarekin, porrotarekin edo armistizioarekin amaitzen.
Astelehenean, hilak 9, Laura Herrerok hitzaldia emango du irakasle eta ikertzaile gisa duen esperientziatik abiatuta, eta bere lanean indarkeria eta gerra, gaizkiaren eta izugarrikeriaren egoerak jorratuko ditu. Herrero ahots baimendua da, duela gutxi arte ahots nagusiki maskulinoek betetzen zuten esparru batean.
Laura Herrero (Madril, 1980) Filosofian lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Doktorego ikasketak egin zituen unibertsitate horren eta Berlingo Eberhard Karls de Tübingen eta Freie unibertsitateen artean. Gaur egun, irakasle elkartua da Complutense Unibertsitatean, eta Filosofia Fakultatean eta Geografia eta Historia Fakultatean irakasten du. Bere ikerketa- eta argitalpen-ildoek, alde batetik, XVIII. mendeko Alemaniako Filosofiaren hariari jarraitzen diote, Kantetik abiatuta, eta, bestetik, egungo migrazio- eta politika-problematika in situ aztertzen eta lantzen dute. Azken urteotan, Carlos III.a Osasun Institutuarekin eta Espainiako Bioetika Batzordearekin lotutako hainbat etika-batzorderi laguntza teknikoa ematen aritu da.
Temas
Más en Bilbao
-
55 euros de alquiler mensual para jóvenes que quieran emanciparse en Bilbao
-
Del chacolín al txakoli, una exposición repasa la historia del vino vasco
-
Los Playmobils toman Bilbao: un viaje en miniatura por la historia de la villa
-
Bilboko Berbalagunak celebrará el inicio del nuevo curso con un evento festivo lleno de actividades