Larunbat honetan Bilbao Basque FEST jaialdiak ikuskizun berri bat eskainiko du, Herri Kirolak eta Cross Trainning taldeen arteko fusioa, Areatzan. Hain zuzen ere, ikuskizuna 12: 30etik aurrera hasiko da talde mistoen arteko lehiaketa batekin, non kirolariek euskal kirol tradizionaleko hainbat proba eta Cross Training (intentsitate handiko ariketen konbinazioa) erlojupean egin behar dituzten.
Arratsaldean, 18:00etan, trontzako Bizkaiko txapelketa misto ofizialaren txanda izango da. Aldaera horretan, enbor bat ahalik eta denbora laburrenean mozten da bi pertsonaren artean, trontza edo zerra baten bidez. Ikusleek ondo pasatzeko aukera izango dute, Bilbao basque FESTeko txapel ofiziala nork irabaziko duen asmatu nahian. Proba zirraragarri horren amaiera gisa, goma gaineko sokatira erakustaldia egingo da kirol diziplina horretako munduko txapeldunen eskutik. Gainera, egun osoan zehar, ikusleek euskal herri kiroletako modalitateetan dituzten trebetasunak probatu ahal izango dituzte, begirale trebatuekin egingo diren eguneroko tailerretan.
"EUSKAL SUSTRAI GAUA - NOCHE DE RAÍCES VASCAS"
Bilbao Basque FEST jaialdiaren zortzigarren edizioaren azken gauean 700 pertsona bilduko dira Bilboko Deportivo klubeko pilotalekuan, aurtengo gune berrietako batean. "Euskal sustrai gaua - Noche de raíces vascas" ikuskizunak euskal sustrai kulturaletan sakonduko du, aurreko egunetan gertutakoa laburbiltzen duen obra berritzaile eta zirraragarria aurkeztuz. Ekitaldi horretan, "Txomin, Txirenea" izango da animatzailea, Bilbao basque FESTeko pertsonaia berria.
LARUNBAT SANTURAKO BESTE PROPOSAMEN BATZUK
Larunbat Santuak honako jarduera hauek biltzen ditu programan:
"Bilboko anfitrioiek" Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte 12:00etatik 14:00etara, hiribilduko historia modu ludikoan ezagutzeko aukera ematen duen jarduera batean.
Azkuna Zentroan, 19:00etan, Bilbao Blues Festival izango da protagonista, uztailean Bilbon egingo den blues musikaren jaialdi berria, Still River taldearen kontzertuarekin.