"Te quiero, Benedetti. La patria y el exilio", Alberto San Juan aktorea protagonista, arrakastatsua izan da BILBAOPOESÍA topaketan. Horren erakusle da astearte honetan Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan ekitaldi honetara joateko sarrerarik ez dagoela dioen kartela eskegi izana.

Bidaiaren kontzeptuak markatu ditu aurtengo edizioko urratsak. Nazioarteko poetak Zinemaldira itzuli dira, pandemiak ezarritako murrizketen ondorioz bi urtez jaso gabe egon ondoren. Oraingo honetan, Bilbo Uruguairekin lotu da, bere poeta handietako biri protagonismoa eta lekua emanez. 23. edizio honetan, BILBAOPOESIA Uruguaira begira jarri da Benedettiri egindako omenaldi honekin eta Ida Vitale, herrialde honetako erreferentzia absolutua, pasa den astelenean, hilak 21, bertan egon zela.

"Te quiero, Benedetti. La patria y el exilio" ekitaldian, Alberto San Juan, ibilbide luzeko aktorea eta Animalario konpainiaren sortzailea, Mario Benedettiren poesiara hurbiltzen da Uruguaiko egilearen poema eta prosen bitartez. Horrela, Latinoamerikako eta Espainiako literaturako beste ahots batzuei egiten die omenaldia, baita miseriatik edo jazarpen politikotik bizirik irauteko ozeanoren bi aldeetatik beren lurretik erbesteratu behar izan zuten pertsonei ere. Bidaia honetan Fernando Egozocue gitarrajole eta konpositorea izan zuen lagun.

BILBAOPOESIAk bere 23. edizioa itxiko du bihar, martxoak 24, osteguna.

Jaialdiaren txostena eta eskuragarri dauden materialak esteka honetan kontsulta daiteke.