Síguenos en redes sociales:

'Nola jokatzen du soinuak espazio itxietan?' hitzaldia jasoko du Bidebarrietak

'Nola jokatzen du soinuak espazio itxietan?' hitzaldia jasoko du BidebarrietakBilboko Udala

Datorren asteazkenean, martxoak 9, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko areto nagusiak 'Nola jokatzen du soinuak espazio itxietan?' izeneko hitzaldia jasoko du, zientziarekin daukan konpromisoarekin jarraituz.

Hitzaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak sustatzen dute eta Erica Macho Stadlerrek emango du, Zientzietan doktore eta EHUko Fisika Aplikatua saileko irakasle titularrak.

“Zergatik entzuten da hobeto ahotsa dutxan abesten duzunean?” Horrek azalpen zientifikoa du. Komuneko horma gogor eta lauei esker, gela honek benetako erresonantzia-kaxarena egiten du, eta soinuaren uhinak hormetan islatzen direnean, soinuaren intentsitatea handitzen da, gure ahotsa normalean den baino indartsuago agerraraziz.

Fenomeno hau ez da bakarrik gertatzen komunean abesti bat kantatzen dugunean, baita kontzertu-aretoetan, elizetan, hitzaldi-aretoetan eta bestelako espazio itxi batzuetan ere. Sekretua fisikan dago, akustikan alegia, hauxe baita soinuaren alderdi guztiak eta sortzen denetik entzulearengana iritsi arte gertatzen den guztia aztertzeaz arduratzen den adar zientifikoan. Espazio itxien kasuan, akustika arkitektonikoa da soinuak lokaletan eta eraikinetan duen portaera ikertzeaz arduratzen den espezialitatea, eta azken honexetan aurki genezake egiazki baino hobeto kantatzen dugula sinesteko gakoa.

Hitzaldian, Erica Macho Stadler akustika arkitektonikoaren zenbait gako azalduko ditu; adibidez, erreberberazioa, nota bakoitza eman ondoren ahotsak airean denbora gehiago iraunarazten duen fenomeno akustikoa, baita soinuak espazio itxietan nola jokatzen duen eta ikuskizun batera joaten den publikoak soinuan eraginik ote duen, besteak beste.

Erica Macho Stadler, Zientzietako doktorea, UPV/EHUko Zientzia Aplikatua Saileko kidea, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakaslea eta Science Technology and Mathematics Education Research Group taldeko kidea da. Azken urteotan, haren ikerketa-jardunaren ardatz izan dira akustika musikala eta bigarren hezkuntzan zein unibertsitatean akustika irakasteko materialen garapena.

BIDEBARRIETA CIENTÍFICA

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Kulturguneak bultzatutako Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloan kokatzen da jardunaldia, zientzia- edo teknologia-gaiak publiko zabalari hurbiltzeko asmoz, zorroztasuna galdu gabe.

Bidebarrieta Kulturgunea kulturari eskainitako gunea da, Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

  • Sarrera doakoa da eta sarrera librea, leku-kopurua bete arte.
  • Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrietako Kulturguneko Youtube-n.
  • Maskararen erabilera nahitaezkoa izaten jarraituko du barruko gertaera guztietan.