BOS- Bilbao Orkestra Sinfonikoa da martxoaren 9an zozketatuko den ONCEren kupoiaren protagonista. Guztira 5,5 milioi kupoi jarri dira salgai 1923ko argazki batekin, orkestra sinfoniko enblematikoaren sorreraren mendeurrena omentzen duena.

Kupoiaren xehetasunak Juan Carlos Andueza ONCEren Euskadiko Lurralde Ordezkariak; Usue Vallejo ONCEren Euskadiko eta Kantabriako Joko Buruak; Javier Martínez Pozuelo ONCEko agente saltzaileak eman dute ezagutzera. Eta haiekin batera Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura Foru Diputatuak, eta Ibon Aranberri Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusiak.

Kupoia 1923ko argazki batek ilustratzen du, eta bertan Bilbao Orkestra Sinfonikoa osatu zuten lehen irakasleak ageri dira, Armand Marsicken gidaritzapean, Arriaga Antzokiko agertokira igota. Kupoia datorren asteazkenean, martxoaren 9an zozketatuko da beraz, Eguneroko kupoia denez, 1,5 euroan eskaintzen da, 35.000 euroko 55 sari bost zifratan. Beste 0,5 euroren truke, seriean ere jokatuz, hilean 3.000 euroko "paga" bat 25 urtez irabaztea eskaintzen du, 35.000 eurokoa.

ONCEk Euskadiko ekitaldirik esanguratsuenetako batzuk jasotzen eta islatzen jarraitzen du, eta herritarrek ONCEren jokoetan jartzen duten konfiantza eskertzen du; izan ere, horiei esker, EAEko erakundean afiliatuta dauden 3.400 pertsona itsu eta/edo ikusmen urria dutenek beharrezko prestazio sozial eta teknikoak jasotzen dituzte, erabat gizarteratzearen alde eginez.

Pandemiaren ondorioak gorabehera, saltzaileek, 2020ko konfinamenduan lan-jarduerarik gabe egon ondoren, ONCEren joko-produktuak eskaintzen jarraitu dute 2021ean, baita Euskadiko kale eta plazetan ere, eta era berean ekin diote urte berri honi ere.

ONCEren kupoiak erakundearen loteria sozial, seguru, arduratsu eta solidarioko produktuen parte dira; izan ere, diseinutik merkaturatu arte, kontrolik gabeko kontsumoak neutralizatzeko kontrolak ezartzen ditu, eta berariaz debekatzen du adingabeei saltzea edo kreditu bidez kontsumitzea, besteak beste. Erakundeak herritarrekiko erantzukizuna du, eta joko arduratsuko politika sustatzen du, Munduko Loteria Elkarteak eta Estatuko Loteria eta Totoen Europako Elkarteak definitutako ebaluazio- eta jarraipen-sistema zorrotzenekin.

ONCEren kupoiak ONCEren 19.000 saltzaile inguruk merkaturatzen dituzte. Gainera, www.juegosonce.es webgunean eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan eros daitezke.