'Euskaditik' kontzertua izango da igande honetan Euskalduna Jauregian
Euskalduna Jauregiko Auditoriumak Bilboko Udal Musika Bandaren bigarren kontzertua hartuko du. Zehazki, igande honetan izango da 12:00etatik aurrera. Emanaldi honetan, Iñaki Urkizu Bandako zuzendariordeak zuzenduko du Euskal doinuak izeneko kontzertua.
Oraingoan, euskal abesti tradizionalak interpretatuko dituzte. Errepertorioan, besteak beste, José Franco Ribateren "Euzko-Gogua" obertura, José Mª González Bastidaren "Etzai-Larre (Sorginen Ilunabarra)", José Mª Usandizagaren "Mendi-Mendiyan" preludioa, "Dantzari-Dantza. Victor Olaetari omenaldia", Iñaki Urkizuren moldaketekin eta Jesús Arambarriren "Aiko-Maiko" balletaren aukeraketak izango dira entzungai.
Sarrerak Euskalduna Jauregiko leihatiletan, www.euskalduna.eus webgunean eta Kutxabank kutxazainetan eskuratu ahal izango dira. Prezioari dagokionez, 5 euroko kostua dute publiko orokorrarentzat eta 4 eurokoa 65 urtetik gorakoentzat, pentsiodunak, erretiratuak eta Gazte Txartelaren titularrak, gehi kudeaketa-gastuak (1,50 €).
Bandak azaroaren 7an jarraituko du bere kontzertu-zikloarekin, "Hurbileko ahotsak" izeneko saioarekin. Pascual Vilaplanak Bandaren zuzendaritza hartuko du berriro, Jordi Ripoll Bandako fagot bakarlariarekin eta Enrique Azurzak zuzendutako Bilboko Koral Elkartearekin batera arituko da.
Pasa den irailaren 10ean, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Ana Madariaga Bilbao Musikako zuzendari gerenteak, José R. Pascual-Vilaplana Bilboko udal musika Bandako zuzendari titularrak eta Iñaki Urkizu zuzendariordeak, aurkeztu zituzten musika Bandak 2021-2022 denboraldi berrian eskainiko dituzten kontzertu-programari buruzko xehetasun guztiak. Programa egun horretan, irailak 10, hasiko zen eta apirilaren amaieraraino luzatuko da.
Temas
Más en Bilbao
-
Un rodaje ocupará un carril de circulación y el aparcamiento en una calle de Bilbao
-
Del paraguas al abanico: así será el tiempo en Bizkaia esta semana
-
Empieza la cuenta atrás para el Bilbao BBK Live: este lunes arranca el canje de pulseras
-
El bilbaino Mikel Herce será la voz en Europa de la juventud vasca