Bilboko Udaltzaingoak ibilgailuen abiadura kontrolatuko du aste honetan
Bilboko Udaltzaingoak ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina berri bat jarriko du martxan astalehen honetan, urriak 4. Kanpaina hau datorren igandera arte luzatuko da, hau da, hilaren 10era arte, eta Euskadiko Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Segururako Plan Estrategikoaren barruan egingo da.
Horrela, Bilboko Udaltzaingoak egunero batez beste lau kontrol egingo ditu kanpainaren zazpi egunetan, urian baimendutako abiadura zenbat ibilgailuk gainditzen duten ikusteko. Era berean, radarretan ezarritako muga gainditzen dutenak salatuko dituzte.
Kasu batzuetan, udaltzainek unean bertan jakinaraziko diote arau-hausleari, kanpaina dibulgaitzailea baita. Horrekin, gidatzean duten erantzukizunaz jabe daitezen lortu nahi da. Besteetan, aldiz, jakinarazpena etxean jasoko dute.
Bestalde, Bilboko Udaltzaingoaren Segurtasunaren Dibisioan jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira, estatistikak egite aldera, eta datuak horretarako aldez aurretik ezarritako adierazle batzuetara egokituko dira.
Gogoan izan behar da abiadura orduko 30 kilometrora murrizteak zuzeneko eragina duela harrapatze bat izanez gero izaten diren lesioen larritasunean, bai eta heriotza-arriskuan ere, talkaren energia txikiagoa delako eta balaztatze-distantzia txikiagoa delako. Zenbat eta abiadura txikiagoa izan, orduan eta istripu gutxiago eta ez hain larriak, halakorik gertatuz gero.
Abiaduraren murrizketa hori Bilboko erdigune osoan ezarri zen iaz.
Gainera, araudiaren arabera, maiatzaren 11tik aurrera, abiadura-murrizketa hauek aplikatu dira Estatuko gainerako erkidegoetan:
- Orduko 20 kilometro, galtzada eta espaloia plataforma bakarrean dauden bideetan.
- Orduko 30 kilometro, noranzko bakoitzeko errei bakarra dagoen bideetan.
- Orduko 50 kilometro, noranzko bakoitzeko errei bi edo gehiago dauden bideetan.
2020AN EGINDAKO KANPAINETAKO DATUAK
Iaz Bilboko Udaltzaingoak abiadura kontrolatzeko hiru kanpaina egin zituen; horietan 240.529 ibilgailu kontrolatu eta 1.113 salaketa jarri zituen, hau da, guztirakoaren % 2,16.
Temas
Más en Bilbao
-
Aburto atribuye los detenidos tras el partido a hechos desligados del fútbol
-
Los bares de Bilbao hacen caja tras el paso de los aficionados del Manchester United: "Vendimos unos 180 litros de cerveza"
-
Fallece Pedro Prieto, un histórico de Aste Nagusia de Bilbao
-
La lotería deja casi medio millón de euros en Bilbao