BILBO. Datorren astelehenean gauean, ur-hornidura bost orduz etengo da Basurtuko auzoan. Mozketa gaueko 22:00etatik goizaldeko 03:00ak arte iraungo du. Bilboko Udalak denbora-tarte hau aukeratu du lanak egiteko inguruko auzotarrei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko.

Ura kenduko da Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin batera sarea hobetzeko lanak egiteko. Zehazki, Elexabarriko deposituan beste irteera bat egingo da, Basurtuko hartunerako.

Jarduketaren ondorioz, horniduraren presioa jaitsiko da, eta ura osorik edo zati batean kenduko da, eragindako higiezin bakoitzaren altueraren arabera.

Guztira, 4.222 etxebizitzetan eta merkataritzako 539 lokaletan izango da eragina, leku hauetan:

  • Aita Donostia plaza
  • Auntzetxeta kalea
  • Autonomia: 55etik 73ra (bakoitiak).
  • Basurtu-Kastrexana errepidea: 1etik 67ra (bakoitiak) eta 20a eta 22a.
  • Basurtugorta plaza
  • Bentazarra kalea
  • Félix Landín doktorearen kalea, 10a.
  • Entrambasaguas estrata
  • Basurtuko Geltokiko kalea
  • Latorre Jeneralaren plaza
  • Iturribarria kalea
  • Jardintxikerra kalea
  • Lezeaga kalea: 2tik 24ra (baikoitiak) eta 5etik 11ra (bakoitiak).Luis Briñas kalea, 22a.
  • Mala estrata
  • Masustegi estrata: 1etik 47ra (bakoitiak) eta 2tik 16ra (bikoitiak).
  • Montevideo etorbidea: 2tik 20ra (bikoitiak) eta 15a.
  • Novia Salcedo kalea
  • Olabeaga aldapa: 16a eta 18a.
  • Pablo de Alzola kalea
  • Lekuona Margolariaren etorbidea
  • Sabino Arana etorbidea: 44tik 50era (bikoitiak) eta 61etik 69ra (bakoitiak)
  • Santa Ana etxaldea
  • Santiago etxaldea
  • Tellagorri kalea
  • Urkiola kalea
  • Benta estrata

Bilboko Udalak gogorarazi du gorabeheraren bat gertatuz gero, telefono honetara deitu dezaketela herritarrek: 94 424 99 09 (ur-matxuren arretarako telefonoa).