% 35 hazi da Bilbobusen erabiltzaileen kopurua azken astean
BILBO. Garraio publikoak nabarmen jasan zuen koronabirusak eragindako egoeraren kalteak. Orain, pixkanaka-pixkanaka normaltasuna berreskuratzen doa. Esate baterako, azken asteetan % 35 hazi da Bilbobusen erabiltzaileen kopurua, itxialdia baretzen hastearekin batera.
Segurtasun neurriak unean-unean egokitzen dira oraindik, garraio segurua bermatzeko. Autobusen udal zerbitzua, hartara, jarrita joan ohi diren erabiltzaileen gehienezko okupazioaren % 50arekin egiten da, eta zutik joan ahal direnen artean, m2-ko 2 erabiltzailerekin.
Era berean, derrigorrezkoa da maskarak erabiltzea Bilbobus guztietan; Barik txartela baino ez da onartuko ordaintzeko, eta atzealdeko ateetatik baino ezingo da autobusetara sartu.
Bilbobus, halaber, egokitzen ari da oraindik itxialdiaren arintzearen fase berriaren beharrizanei: jenderik gehieneko orduetako zerbitzuen % 90 berreskuratu ditu, eta 11 linea dauzka zirkulatzen, zerbitzua % 100ean eskaintzen (L18-L30-L38-L48-L56-L57-L58-L77-L85-A6-A9). Era berean, baditu unitate gehigarriak ere, bidaiari gehiago hartu ezin dituzten ibilgailuen ibilbideak osatzeko.
Joan den maiatzaren 11tik (astelehena), Bezeroaren Arretarako Bulegoa, Poza lizentziatuaren kaleko 8. zenbakian, ohiko ordutegiarekin ari da lanean, astelehenetik ostiralera 7:30etik 20:00etara, eta zapatuetan 9:00etatik 14:00etara. Osasun agintariek gomendatutako segurtasun neurriak betetzearren, bulego horretan ez da onartzen eskudirurik ordainketak egiteko, eta gutxieneko segurtasun tartea gorde beharra dago, lurrean ipinitako seinaleetan adierazitakoa.
Temas
Más en Bilbao
-
Mariama Bah: "El mercado ha cambiado mucho, pero para mí es un sueño formar parte de él"
-
De una maleta de tripulante de cabina a cámaras antiguas: los objetos más llamativos del Mercado
-
Ni la lluvia frena el Mercado del Dos de Mayo en Bilbao
-
La odisea de encontrar piso de estudiantes en Bizkaia: "Quería un piso normal, no algo pensado solo para Erasmus"