"Darabilbo"-k euskarazko asialdia bultzatuko du urrian
Irrintzi eta gozogintza tailerrak, Bilboko Arte Ederren Museorako bisita gidatuak eta energia berriei buruzko solasaldi-askari bat egongo da
BILBO. “Erabili Euskara Bilbon” lelopean, Darabilbo programako jarduerak taldeka egiten dira urte osoan, uztailean eta abuztuan izan ezik. Eta hiriko barruti guztietan. Jarduera hauek, oro har, euskaraz berba egin eta aisialdian euskaraz bizi nahi duten pertsonei zuzenduta daude.
Era bateko eta besteko jarduera eta tailerren artean, bisita gidatuak eskaintzen dira hiriko museo nagusietara, euskal dantzak, antzerkia, garagardo, ardo, kafe eta olio dastaketak, kultur ibilaldiak eta jarduerak, sukaldaritzako tailerrak, esku-lanak, argazkigintza, autodefentsa, teknologia berriak eta literatura tailerrak, besteak beste.
Euskarazko doako jarduera hauetan parte hartzeko baldintza bakarra Darabilboren webgunean izena emanda egotea da, eta 16 urte baino gehiago izatea (familiako jardueretarako izan ezik).
Gainera, euskarazko aisialdi-programa honetarako jarduera berriak iradoki edo antolatu nahi dituztenek mezua bidal dezakete whatsappen bidez 607530132 telefonora.
- Eguaztena, hilak 9 | 12:00etan. Arte Ederren Museorako bisita gidatua: “Ignacio Zuloaga (1870-1945)”
- Eguaztena, hilak 16 | 16:30ean. Arte Ederren Museorako bisita gidatua: “Ignacio Zuloaga (1870-1945)”
- Eguena, hilak 17 | 19:00etan. Irrintzi tailerra (Lizardi AEK Euskaltegia)
- Astelehena, hilak 21 | 19:00etan. Solasaldi-Askaria “Beste energia eredu baterako erronkak eta irtenbideak” (Santutxu AEK)
- Astelehena, hilak 28 | 18:00etan. Gozogintza tailerra. Erroskillak (Lord Cupcake-Indautxu)
- Eguena, hilak 31 | 10:30ean. Arte Ederren Museorako bisita gidatua: “Isabel Baquedano, edertasunaz eta sakratuaz”
- Eguena, hilak 31 | 17:30ean. Arte Ederren Museorako bisita gidatua: “Isabel Baquedano, edertasunaz eta sakratuaz”
Más en Bilbao
-
Baldomero: corazón bilbaino, paladar castizo
-
“Si los equipos finalistas son ingleses, la ocupación hotelera en Bilbao será del 100%”
-
Aburto atribuye los detenidos tras el partido a hechos desligados del fútbol
-
Los bares de Bilbao hacen caja tras el paso de los aficionados del Manchester United: "Vendimos unos 180 litros de cerveza"