"Ate irekien" astea izango da Bilbao Kirolakeko udal kiroldegietako 11 fitness aretoetan
Abonatuak eta abonurik ez daukatenak doan sartu ahal izango dira baina lekua mugatuak denez beharrezkoa da aldez aurretik kiroldegiko informazio-puntuan izena ematea
BILBO. Monitore batek gainbegiratu edo zuzendutuko ditu aretoetako bisitak eta dinamizazioetako parte-hartzeak. Ate irekien aste hau Bilbao Kirolak erakundeko abonatuentzat eta abonurik ez daukatenentzat da; azken horiek jarduerako ikasleren batek gonbidatu behar ditu, hau da, Bilbao Kirolakeko kiroldegi batean fitness ikastaro batean izena eman duen pertsona batek.
Lekuak mugatuta daude eta beharrezkoa da interesdun guztiek izena ematea aretora joan aurretik. Jarduera egin nahi duten kiroldegiko informazio-puntuan egin beharko dute hori.
“Ate irekien” ekimenaren helburua Bilbao Kirolak erakundearen udal kiroldegi guztietako fitness zerbitzuak ezagutzera ematea eta herritarrengan kirolerako interesa piztea da.
- Jarduera fisikoa modu erregular eta sistematikoan egitea oso onuragarria da osasunaren prebentzioan, garapenean eta errehabilitazioan, eta, aldi berean, eguneroko bizitzan, izaera, diziplina eta erabakiak hartzen laguntzen du.
- Forma fisikoa hobetzeko jarduera guztiak pixkanaka egin behar dira. Kirolari bakoitzak bere aukera-kirolaren eskariak aztertu behar ditu entrenamendu-plana erabaki aurretik.
Fitness aretoei eta ordutegiei buruzko informazio gehiago hemen aurki daiteke hemen.
Más en Bilbao
-
Bilbao BBK Live invita a colectivos vulnerables a disfrutar del festival con visitas guiadas
-
¿Qué opinan los lectores de Deia sobre la inclusión de perros de más de 8 kilos en Metro Bilbao?
-
El Athletic replica con un “zasca” a Pedrerol en El Chiringuito por la falta de camisetas de Nico Williams
-
La emotiva imagen de los hermanos Williams con la que el Athletic celebra su renovación