BILBO. Sweet Californiak, Alfredek, Ender & Funambulistak eta Go!azenek Abandoibarran joko dute Aste Nagusian. Su Ta Gar, Bebe, Huntza, C. Tangana, Mónica Naranjo, El Dúo Dinámico eta La M.O.D.A.ren kontzertuak ezagunak ziren iada. Doako 100 musika-ikuskizun baino gehiago izango dira Aste Nagusian.
Aste Nagusi Dance eta ADI Megastar-eko ikuskizunak, berriz, Europa parkean izango dira, Huntza, Revolta Permanent eta C. Tanganarekin.
KONTZERTUEN AGENDA
ABANDOIBARRA, 23:30EAN
Su Ta Gar euskal taldea izango da gaueko kontzertuei hasiera emango diena; Abandoibarran joko dute abuztuaren 17an, zapatua, 23:30etik aurrera. 1987an sortu zen heavy metaleko taldeak zutik jarriko ditu ikusleak taldearen atzoko eta gaurko abestiekin; izan ere, jarraitzaile piloa dauka taldeak, Euskadikoak zein kanpokoak.
Ondoren Sweet California etorriko da, abuztuaren 18an, domeka. Estatuan arrakasta handiena duen “girl band” honek 100.000 diskotik gora saldu ditu, eta urrezko disko bat eta platinozko bi dauzka. Sonia Gómez, Alba Reig eta Tamy Nsue dira partaideak.
Astelehenean, abuztuak 19, leku eta ordu beretan, klasikoetan klasikoetako bat izango dugu: Dúo Dinámico. Talde ezagun honek era guztietako ikus-entzuleak bilduko ditu Aste Nagusiko emanaldian, 60ko hamarkada gogoraraziko digun ikuskizunarekin.
Martitzenean, abuztuak 20, Beberen txanda izango da. “Malo” eta “Ella” abestiekin mundu-mailako ospea lortu zuen abeslari eta aktoreak, zalantzarik gabe, Bilboko gauean zirrara eragingo du.
Eguaztenean, abuztuak 21, Mónica Naranjo ospetsuaren ahots indartsuak bat egingo du Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin.
Agertoki hau Guggenheim Bilbao museoaren itzalpean dago. Abuztuaren 22an, eguena, La M.O.D.A.k kontzertua emango du bertan. Talde honek akordeoia, saxofoia, banjoa, mandolina eta klarinetea elkartzen ditu, eta folka, countrya, punka eta rock and rolla jotzen ditu. Proposamen berezi honen berezitasuna kontzertuetan ikus daiteke.
Gero Alfredek joko du, abuztuaren 23an, barikua. Abeslari, konpositore, ekoizle eta interprete hau famatua da “Operación Triunfo” telesaio ospetsuan izan zenetik eta Eurovision jaialdian aritu zenetik.
Ender eta Funambulista abuztuaren 24an, zapatua, arituko dira. Funambulista Diego Canterok gidatzen duen musika-taldea da. Kantautore gisa hasi zen, eta lehenengo urteetan zenbait disko autoeditatu zituen. Ehunka kontzertu eskaini zituen bakarka, areto, kafe eta antzoki txikietan. Gero, talde egonkor eta sendoa eratu zuen eta pop talde baten arima bihurtu zen, bere ukitu bereziarekin. Bestalde, Ender-eko kideak Dani (abeslaria), Willy (gitarrak), Víctor (perkusioa) eta David (baxu-jotzailea) dira. Ender talentu eta pasio handiko taldea da, eta Youtube hankaz gora jarri du.
Hilaren 24ko gauean (zapatuan) eskainiko den kontzertu honen aurretik emankizun berezia egongo da ume eta nerabeentzat, 18:00etan, Go!azenen eskutik. ETB1en sortutako telesaio musikal eta gazte-fenomeno honen protagonistak Bilbora itzuliko dira Aste Nagusian.
EUROPA PARKEA, 24:00ETAN, HILAREN 21ETIK AURRERA (EGUAZTENA)
Udalak zenbait kontzertu eta ikuskizun berretsi zituen Europa parkeko espaziorako, Txurdinagako auzoan. Haien artean, Huntzaren kontzertua, EITB taldearen GAZTEA musika-kanalaren eskutik, abuztuaren 21ean, eguaztena, 24:00etan. Huntza taldea Bilboko kaleetan sortu zuten Unibertsitateko sei ikaslek 2014. urtean eta “Aldapan gora” abestiak eman die osperik handiena. Bilboko talde honen aurretik Revolta Permanent taldeak joko du, soinu berriak, elektronika, metala, rock industriala eta rapa elkartzen dituena.
Agertoki honetako beste ikuskizun bat Aste Nagusi Dance izango da, Maxima FM-rena, abuztuaren 22an, eguena, bi DJ ezagunekin: Dani Moreno “El Gallo”, Cristina Boscárekin batera LOS40-ren goizetako “Anda Ya” saioa gidatzen duena, eta Oscar Martínez, irrati honetako DJ nagusietako bat.
Europa parkeko kartelean ADI Megastar ere sartuko da, barikuan, abuztuak 23. Megastar FM (Cadena 100-ena) eta ADI Bilbao berriro elkartuko dira, Aste Nagusian dance ikuskizun berezia eskaintzeko. Nazioarteko dance-ko artistarik onenak Bilbon izango dira, barikuan esparru honetara hurbilduko diren milaka lagunak dantzan jartzeko. Natti Natasha nazioarteko izarra, “Sin Pijama” edo “Criminal” kanten sortzailea, Jesse McCartney iparramerikar antzezle, abeslari eta konpositorea.
Aste Nagusiko azken gauean, zapatua, hilak 24, C. Tangana rapero, trapero eta regeton abeslari famatua arituko da Europa parkean.
8 AGERTOKI ETA 100 MUSIKA EMANALDI BAINO GEHIAGO DOAN
Aste Nagusiko jaietako publikoarentzat musika-eskaintzak duen garrantziaz jabetuta, Udalak doako 100 musika-ikuskizun baino gehiago antolatu ditu uriko 8 agertokitan; era guztietako kontzertuak izango dira, gaur-gaurkoak, musika klasikoa eta bilbainadak, besteak beste.
Musikako hitzorduen ardatza eta oinarria, Bilboko jai-ereduaren ezaugarriak izango dira: kalitatea, askotako eskaintza, berdintasuna, parte-hartzea eta doakotasuna. Musika-estilo bakoitzak bere espazioa eta kokalekua izango ditu. Hona hemen:
AGENDA DE CONCIERTOS:
ABANDOIBARRA
Zapatua, 17. 23:30: Su Ta Gar
Domeka, 18. 23:30: Sweet California
Astelehena, 19. 23:30: Dúo Dinámico
Martitzena, 20. 23:30:Bebe
Eguaztena, 21. 23:30:Mónica Naranjo + Orquesta Sinfónica de Bilbao
Eguena, 22. 23:30:La M.O.D.A.
Barikua, 23. 23:30: Alfred
Zapatua, 24. 18:00: Go!azen
Zapatua, 24. 23:30: Ender & Funambulistas.
PARQUE EUROPA
Eguaztena, 21. 00:00: Huntza y Revolta Permanent (telonero)
Eguena, 22. 00:00: Aste Nagusi Dance
Barikua, 23. 00:00: ADI Megastar
Zapatua, 24. 00:00: C.Tangana