Udal merkatuek udako ordutegia estreinatu dute
Uda heltzean herritarrak euren ohituretara eta erritmoetara egokitzea da helburua
BILBO. Udarekin batera, ohitura eta erritmo berriak hartzen ditugu herritarrok. Beraz, komertzioek erritmo berri horietara egokitu beharko dira bezeroak galdu nahi ez badituzte. Horretarako, beren ordutegiak egokitu dituzte beren zerbitzuak denboraldiarekin bat etorriz eskaintzeko. Osasun eta Kontsumo Sailak, uda heltzen denean modu osasungarrian erosteko leku onena diren merkatu horietan erostera animatzen du.
MERKATUAK ETA ORDUTEGIAK:
- Erriberako Merkatua, ekainaren 15tik irailaren 15era: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:30era; ostiraletan eta jai bezperetan 08:00etatik 14:30era goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez; eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.
- Zabalguneko Merkatua, ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik larunbatera 07:30etik 14:30era.
- San Inazioko Merkatua, ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik larunbatera 08:00etatik 14:00etara, eta ostiraletan baita arratsaldez ere, 17:00etatik 19:30era.
- Traukoko Merkatua, ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik larunbatera 08:00etatik 14:30era, eta ostiraletan baita arratsaldez ere, 17:00etatik 20:30era.
- Labayruko Merkatua, uztailaren 1etik irailaren 1era: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara; ostiraletan 08:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; larunbatetan 08:00etatik 14:00etara; eta abuztuko arratsaldeetan itxita.
- Deustuko Merkatua, ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik larunbatera 08:00etatik 14:00etara, eta ostiraletan baita arratsaldez ere, 17:00etatik 20:00etara.
- Otxarkoagako Merkatua, ekainaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik larunbatera 08:00etatik 14:00etara, eta ostiraletan baita arratsaldez ere, 17:00etatik 19:30era; eta abuztuko arratsaldeetan itxita.
Más en Bilbao
-
Historia de ayer y de hoy en el mercadillo 'retro' de Bilbao la Vieja
-
“Un 20% de los delincuentes cometen el 80% de los delitos contra el patrimonio”
-
Las detenciones se duplican en Bilbao tras el aumento de patrullas los fines de semana
-
ELA asume la presidencia del comité de Bilbobus tras el rechazo de la plantilla al preacuerdo