Síguenos en redes sociales:

Bilboko erdiguneko hainbat kale moztuk dituzte igandean 'Areeta-Bilbo' lasterketa dela eta

Ekimena 10:30ean hasiko da, Bizkaia zubiraren parean hasita eta Uribitarte pasalekuraino helduz

Bilboko erdiguneko hainbat kale moztuk dituzte igandean 'Areeta-Bilbo' lasterketa dela etahttps://www.carreralasarenasbilbao.com/

BILBO. Urtarrilaren 27an, igandea, “Areeta-Bilbo” errepideko lasterketaren XIV. edizioa egingo da, Areetako Eduardo Coste kalean (Bizkaia zubiaren parean), 10:30ean, abiatu eta Uribitarte pasealekuan (Pio Baroja plaza) amaitzeko; ondorioz, Bilboko erdiguneko kale batzuetan zirkulazio-aldaketak egingo dira eta Bilbobuseko geraleku batzuk ere aldatu egin beharko dira.

Hain zuzen ere, 10:45etik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Zarandoa etorbidea itxita egongo da eta ordezko bidea egokituko da ibilgailuentzat Agirre Lehendakariaren etorbidetik. Bidea txandaka emango dute Kanariar Uharteen kalean, Agirre Lehendakariaren etorbidearen eta Aragoi kalearen artean.

Horrez gain, 10:45etik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, tarteka itxi egingo da Frank Gehry zubia. Zorrotzaurreko sarrera-irteerak Julio Urquijo kaletik egingo dira; noranzko bietarako erreiak egokituko dira eta seinalistek emango dute bidea, kirol probaren bilakaeraren arabera.

Ordu berean, hau da, 10:45etik 12:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Olabeaga auzora iristeko zirkulazio-erreia okupatuko da, Jesusen Bihotza plazako biribilgunean hasita, Bilbobus zerbitzuarentzat izan ezik. Zerbitzu honi seinalisten bidez emango zaio bidea. Ibilgailu partikularrak Ventosa bidetik (metro biko altueratik beherako ibilgailuak bakarrik) sartuko dira auzora.

Lasterketaren bidean dauden garajeetako sarrera-irteerak probako langileek antolatuko dituzte; betiere, publikoaren kopuruak eta probaren bilakaerak horretarako aukera ematen badute.

Azkenik, 06:00etatik 16:00etara bitartean, gutxi gorabehera, Uribitarte pasealekuko aparkalekua kenduko da, Udaletxeko zubiaren eta Acebal Idigoras kalearen artean. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dira aurretiaz.