BILBO. Euskaltzaindiak hizkuntza gutxituei buruzko jardunaldiak antolatu ditu Iruñan bere 100.urteurrena delarik, eta Bilboko udalak parte hartuko du bi egunetan zehar Baluarte Nafarroako Biltzar eta Auditorio Jauregian ospatuko den ekitaldian. “Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi ??XXIII. Jagon Jardunaldiak” goiburuarekin, gaur eta bihar burutuko dira.

Jardunaldien xedea da hizkuntza gutxiagotuen arloan lan egitea eta aurrera egitea, euskararen erabileraren eta hizkuntza-eskubideen arloak barneratuz. Udalaren ildo estrategikoetako bat da gai hau; Udalak euskara jagon eta euskararen erabilera sustatzearen alde lan egiten baitu

Euskara Bilboren ondare gisa, eta euskara jagon eta haren erabilera sustatzea arlo guzti-guztietan, hara Bilboko Udalaren ildo estrategikoetako batzuk. Hori dela-eta, Bilboko Udala da Euskaltzaindiaren Ehungarren Urteurrenaren babesleetako bat, eta gaur eta bihar Iruñean izango diren jardunaldietan parte hartuko du, “hizkuntza gutxiagotuak jagon eta euskaraz bizi” izango baitute goiburu.

Euskaltzaindiak, datozen bi egun hauetarako, “Hizkuntza gutxiagotuak jagon, euskaraz bizi ?? Jagon XXIII. Jardunaldiak” antolatu ditu Iruñean, “Baluarte” Nafarroako Biltzar Jauregi eta Auditorioan. Hogeita bat mintzalarik hartuko du parte, eta nazioartetik etorriak ere izango dira.

Bilboko Udalaren ordezkari, jardunaldi hauetan, Euskara eta Hezkuntza zinegotzi Koldo Narbaiza izango da, eta, harekin batera, Jone Unzueta sailataleko zuzendaria. Bilboko Udalak euskara zaindu eta zabaltzearen alde lan egiten du, eta bereak ditu jardunaldi hauen helburuak ere: hizkuntza gutxiagotuen arloan lan egin eta aurrera egitea, eta beste lurralde batzuetan egiten den lana Euskal Herrian egiten denarekin uztartzea, betiere ikuspegi akademiko egokiaren bila, eta euskararen erabileraren eta hizkuntza-eskubideen arloan barneratuz.