Síguenos en redes sociales:

Aratusteak igarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa oraindik zabalik dago

Otsailaren 28tik martxoaren 5era ospatuko diren aratusteen irudia bilatze-lanetan Bilboko Udalaren Jaietako Batzordea

Aratusteak igarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa oraindik zabalik dago

BILBO.2019ko Aratusteak iragarriko dituen kartela aukeratzeko Bilboko Udalak antolatzen duen lehiaketan parte hartzeko epea oraindik zabalik dago. Bilboko Udalaren Jaietako Batzordea buru-belarri ari da otsailaren 28tik martxoaren 5era ospatuko diren aratusteen irudia bilatze-lanetan. Aurreko urteetan bezala, lehiaketak izaera herrikoia du eta, horregatik, nahi dutenek proposamenak egiteko aukera daukate urtarrilaren 25era arte, ostirala.

Lehiaketara aurkeztuko diren obrek jatorrizkoak izan behar dute, kolore eta teknika librezkoak izango dira, goiburu bat edo izenburu bat izan behar dute, eta ez dute eroango autorearen sinadurarik.

Epaimahaia Jaietako Batzordeko kideek eta diseinu zein kultura arloko ordezkariek osatua egongo da eta horiek sei kartel finalistak aukeratuko dituzte. Sei proposamen horiek erakusgai jarriko dira, eta herritarren eskariaren prozedura igaroko dute, halako moldez non haiek botoa eman ahal izango duten, epaimahaiarekin batera, bertara joanez edo udalaren webaren bitartez. Kartelen artean irabazle izango da punturik gehien lortzen dituena, herritarren bozketak emaitza eta epaimahaiaren bozketako emaitza batuz punturik gehien jasotzen dituena, alegia.

Hala, bada, honela banatuko da botoen balioa:

Herritarrek tokian bertan emandako botoak (% 33)

Herritarrek udalaren web orriaren bidez emandako botoak eta hedabide laguntzaileek emandako botoak (% 33).

Epaimahaiaren irizpena, diseinuaren munduko profesionalen ordezkaritzak garrantzi handia izango duelarik (%33)

Iazko hautaketan berrogeita hamar lan aurkeztu ziren, hainbat lekutakoak: Gipuzkoa, Nafarroa, Castelló, Bartzelona, Asturias, León, Andaluzia eta Madril. Hala ere, gehienak Bilbokoak izan ziren.

Interesatuek Udalaren web orrian kontsultatu ahal izango dute gai honi buruzko informazio guztia, eta beren proposamenak aurkezten hasi.

Irabazleak 2.000 euroko sari bat jasoko du.