Síguenos en redes sociales:

Zazpi Kaleetako 16 terrazetako akatsak zuzendu dituzte jada hirigunean

Kanpaina honen xedea etxebizitzen, ostalaritzaren eta jarduera komertzialaren arteko eredu orekatuagoa lortzea da

Zazpi Kaleetako 16 terrazetako akatsak zuzendu dituzte jada hiriguneanB. Udala

BILBO. Zazpi Kaleetako 16 terrazetako akatsak zuzendu dituzte jada hirigunean, Bilboko Udalak egiten ari den berrantolakuntza dela eta. Kanpaina honen xedea etxebizitzen, ostalaritzaren eta jarduera komertzialaren arteko eredu orekatuagoa lortzea da.

Terrazak Bilboren aisiarako gune adierazgarri bihurtu dira. Espazio publikoan terrazak ezartzeko modua egokitzeko asmoa dago eta, horretarako, urtean behin ebaluatuko ditugu, gurea bezalako uri dinamikoan gertatzen ari diren aldaketei erreparatuta.

Espazio publikoaren erabilera orekatzeko asmoz, kalez kaleko zenbait proiektu landuko ditu Udalak, eredu matematikoak lehentasunezkotzat jotakoetatik hasita.

Terrazen Plan Gidaria uriko merkatariekin, auzotarrekin eta ostalariekin elkarlanean ari da bideratzen.

Bilboko Udalak akatsak zuzendu ditu Zazpi Kaleetako 16 terrazatan. Bilboko Udala uriko terrazak berriro antolatzen hasi da lehentasunezkotzat jotako kaleetan, analisi matematikoa egin ondoren. Aurreneko lana orain baimendutakoaren betearazpena areagotzea izan da, ikuskapenak eginda uriko 0 Km-tik. Guztira 165 ikuskapen egin dira. Horietako 16tan zuzentzeko moduko akatsak aurkitu dira; jabeek zuzenduak zituzten akatsok bigarren bisitaldian. Kanpaina honen xedea etxebizitzen, ostalaritzaren eta jarduera komertzialaren arteko eredu orekatuagoa lortzea da.

Terrazak Bilboren aisiarako gune adierazgarri bihurtu dira. Espazio publikoan terrazak ezartzeko modua egokitzeko asmoa dago eta, horretarako, urtean behin ebaluatuko ditugu, gurea bezalako uri dinamikoan gertatzen ari diren aldaketei erreparatuta. Espazio publikoaren erabilera orekatzeko asmoz, kalez kaleko zenbait proiektu landuko ditu Udalak, eredu matematikoak lehentasunezkotzat jotakoetatik hasita.

Terrazen Plan Gidaria uriko merkatariekin, auzotarrekin eta ostalariekin elkarlanean ari da bideratzen.

Bilbon, 1.450 terraza baino gehiago daude, horietako gehienak Abandon/Indautxun (437) eta Zazpi Kaleetan (130). Plan Gidaria ezarriko den bide-tarteak hiru eremu handi horietan daude. Zehatz-mehatz, Ledesma, Poza eta Jardines kaleetan nahiz Plaza Barrian, izan ere, Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publiko Sailak lehentasuna emandako kale-tarteak horiexek dira.

Gaur egungo egoera

Gaur egun ez daukagu terrazen lizentzia eman zeneko egoera bera eta baimen horiek egokitu behar dira. Gainera, araudia betetzen ez diren kasuak daude. Inguruabar biengatik oreka hautsi da eta, beste zenbaitetan, egoera hobetzeko aukera dago. Lehenengo pausua araudia betetzen dela ziurtatzea da. Araudia ez betetzeko arrazoi nagusiak honako hauek dira: baimendutako ordutegia gainditzea, arauzkoa baino mahai eta aulki gehiago jartzea edo lokalaren barruan terrazaren baimena agerian ez egotea.

Aldi berean, ematen diren baimenak Bilboko egoera aldakorrei etengabe egokitzeko prozesuari ekingo diogu. Udalak baimenak berrebaluatzeko sistema berria eduki behar du, beste aldagai batzuk kontuan hartuta, esate baterako, Bilbon badaude gero eta giro motelago duten eremuak batetik, gero eta arrakasta gehiago duten eremuak bestetik, ingurunearen erabilera berriak, etab.