BILBO. Ia mila bilbotar bildu dira bizikletazko ibilaldi herrikoian. Izan ere, MugikortasunarenEuropako 2018ko Astea ospatzeko Udalak Areatzan hasten eta bukatzen den ibilaldi bat prestatu du. Gaur ospatu dute hainbat bilbotarrek, 13:30etan, 12 kilometro dituen ibilaldira gehituz. Aurten erejai-giroan ibilaldi horrek agerian utzi du bizikletak hiriangarraiobide atsegin eta jasangarri gisa duen rola. Ingurumenazkokontzientzia handiagoa piztuta, heldu da gugana eredu hori.
Bizikletatik jaitsiondoren, Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasun etaJasangarritasun Saileko zinegotzia den Alfonso Gil eta bizikletazkoibilaldia egitera animatu diren gobernu-taldeko beste kide batzuk etabeste udalkide batzuk pozik agertu dira herriak ekitaldian izandakoinplikazioagatik. Ibilaldia zailtasun txikikoa izan da familietakokide guztiek parte hartu ahal izateko.
Bilboko UdalekoMugikortasun eta Jasangarritasun Sailak antolatu du BizikletazkoIbilaldi Herrikoia, Mugikortasunaren Europako 2018ko Astearenbarruan. Aurten aste hori irailaren 16an hasi eta 23an amaituko daeta txikientzat zein helduentzat jarduera asko antolatu dira.
Doan ema ahal izandute izena parte-hartzaileek Areatzan, goizeko 10:30etik aurrera.Hamabietan abiatu dira txirrindulariak eta eguerdiko 13:30ean amaitudute ibilbidea Areatzako pasealekuan. Hor zenbait bizikleta etatxirrindularientzako material zozketatu dira parte-hartzaileenartean.
BizikletazkoIbilaldi Herrikoiaren babesleen artean Euskadi Fundazioa, Orbea,Decathlon eta Etxeondo daude.