BILBO. Bilboko Alkateak, Gizarte Ekintza Saileko zinegotziak eta Bizkaiko eta Euskadiko erakunde nagusietako ordezkariek bat egin dute “GORABIDE EGUNA 2018” egunarekin eta Gorabide Elkarteak bere 56. urteurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldietan parte hartu dute. Adimen-desgaitasuna duten pertsonen integraziorako diharduen elkartea da, hain zuzen.

Gaur goizean, jardunaldiaren inaugurazioan Alkateak gogoratu du bere helburua dela Bilbo inklusiboa bultzatzen jarraitzea, beste tresna batzuen artean, Politika Sozialen aldeko Itunaren bidez; “Itunean premiarik handienak dituzten edota gehien sufritzen duten eta babesik ez duten pertsonen premietatik eta arazoetatik hurbilago egoteko Bilboren oinarriak jarri genituen, ”.

Gorabideko saioko hitzaldien gai nagusia adimen-desgaitasuna duten pertsonen bizimoduaren kalitatea eta proiektuak izan da; bada, horren harira, adierazi du “erakundeek garatzen dituzten politika guztiek gizartea osatzen dugun pertsona guzti-guztien, kanpoan inor utzi gabe, bizimoduaren kalitatea izan behar dute leitmotiv. Gure eginkizuna da pertsonen bizimoduaren kalitatea hobetzea, pertsona guzti-guztiena”. Gaur arratsaldean, Elkarteko familiak elkartzen direnean ere aztertuko da bizimoduaren kalitatearen gaia.

Era berean, boluntarioen lana gogoratu nahi izan du: “prestazioetan eta gizarte-zerbitzuetan urteak dira Estatuan aurre-aurrean gaudela?. ”